Igor Goitia
Ez zait batere erraza neure buruaz mintzatzea. Izan ere, akademikotik zein lanbideari dagokionetik, inportanteak dira gero egin ditudan biraketak, are, nik askotan esan ohi dudanez, bizialdi ezberdinak ere izan ditudala sentitu uste izateraino Gazte garaian Deustun enpresaritza ikasketak eginda, bankuen munduan eman nion hasiera nire lan-ibilbideari; handik laster enpresa mundura igaroko nintzen kontabilitate arloan jarduteko. Bai batean, bai bestean, behar nuen lekuan eta egitekoetan ez nengoela gero eta jakitunago, filosofia eta teologia irakurketetan atseden hartu eta asetzen nituen nire zaletasun zein jakin-minak. Horrenbesteraino, ezen garai batetik hara aisialdirako nuen zaletasun horrek harturiko tamainak zein fedeak berak aipatu zaletasun horrek ogibide edota, gutxienez, pisu handiago behar zuela nire bizitzan pentsatzera eraman nindutela. Hori horrela, Erlijio Zientzietako lizentziatura PIO XII. Institutuan egitera animatu nintzen. Horrekin batera ere, ikastetxe batean liburuzain eta erlijio irakasle hasi nintzen. Deustun ere kolaboratzaile hasi nintzen arratsaldez “Ekialde eta Mendebaldea eta bere erlijio tradizioak” ikasgaian Joxe Arregiri laguntzen. Urte batzuk igarota, kolaborazio horretatik Unibertsitatean lanaldi osoago bat Etika Aplikatuko Zentroan lortu nuen Peru Sasiaren taldean eta Etikako klase batzuk ematen. Dena ezin hobeto zihoakidala zirudien horretan, ordura artean, sekulan ezagutu ez nuen izugarrizko antsietate prozesu batean sartu nintzen. Gorputza ari zitzaidan abisatzen eta kasu egin behar izan nion eta Unibertsitatea utzi. Orain berriz ere nengoeneko ikastetxera bueltatu naiz, oraingo honetan administrazioan aritzeko kontable gisa. Ezin gogorragoak egin zaizkidan hiru urteko antsietate prozesu honek ezagutzen ez nuen otoitz-meditaziora eraman nau, berorretan sakontzera, eta, horren bidez, ez bakarrik neure onera bueltatu, baizik eta nire oraingo bizitza xume eta sinplea inoiz pentsatuko ez nukeen modu betean sentitzen. Ibilbidea luzea, agian nengoen lekura bueltatzeko. Beharrezkoa baina emandako buelta. Raimon Panikkerrek ondo zioen moduan; Zer da bada bizitza espirituala? hasierara bueltatzea baino, ibilitako zirkuluaren esperientzia egin ondoren baina.

ARTIKULUAK

Isiltasunaren irrikaz abiatu naiz errealitatearen gaindi

I.Urgentziazko hitz jario berritsuari,urgentziazko egin behar ezin baztertuzkoari,hitz isila ate joka jada dabilkigunean,eguneroko hitzen bidez jada hitz isila ezin isildu daitekeen horretan,isiltasuna bere isilean ezinago ozen mintzo zaigunean. Esan gabea argi eta...

Isiltasuna, errealitatearen iturburua

I.Zera da bada isiltasuna?Errealitateak daregingun bihotz dardara bazik. II.Zer dugu isiltasuna bada?errealitatea ez behartzea baina,errealitateari bere horretan harrera egitea baino,berau besarkatzea baino,dagoen dagoenean geure bihotza zabaltzea baino. III.Dena eta...

Hitza isiltasunean jaio eta isiltasunean bake hartu

I.Ezein hitzen aurretikoa,horren berrespena baino izango ez den ondorengo hitzaren aurre baldintza baino. II.Ondoren hitza etorriko da,ondoren hitza etorriko da aurre-isiltasunaren berrespen gisara,ondoren hitza, etorri, etorriko, berrespen eskas, trakets, ezin...

Zer dugu isiltasuna? (I)

Beharrezko agian bezain eskasa dugu egungo egunetan isiltasuna. Nork bere bide espirituala urratze aldera isiltasuna du aurrebaldintza. Zer da baina isiltasuna? Zarata, hots, ahots zein edotariko bibrazio akustiko ezarekin lotzeko arriskua dugu, horren berri ematen...

Joxan Artzek utzi digun altxor espirituala

Joxan Artze joan zitzaigun, gure herriko poeta, artista eta pentsalari handienetariko bat. Pena, euskal kulturatik, hein handi batean bederen, behar besteko aitorrik jaso ez izana, ez orain artean, ez eta hil ondoren ere. Aurrez aurre ezagutzerik izan ez nuen artista...

Urtarrilak 22

  Urtarrilak 22 Aldi hartan, Jesus etxera itzuli zen bere ikasleekin. Berriro ere jendetza handia bildu zen, eta ezin zuten otordurik ere egin Jesusek eta ikasleek. Jesusen ahaideak, hori jakitean, hura hartu eta eramateko asmotan etorri ziren, burutik egina...

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.