HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Irailak 11

Aldi hartan, Jesusek honela esan zien ikasleei: «Ez da zuhaitz onik fruitu txarra ematen duenik, ezta zuhaitz txarrik ere fruitu ona ematen duenik. Bere fruituetatik antzema-ten zaio zuhaitzari; elorritik ez da pikurik biltzen, ezta sasitik mahatsik hartzen ere. Ona denak ona ateratzen du bere barneko ondasun-altxorretik, eta gaiztoak gaitza bere gaiztakeria-altxorretik; ahoak esan, bihotzari gainezka dariona esaten baitu.

Zergatik esaten didazue “Jauna, Jauna!” eta ez duzue egiten esaten dizuedana? Erakutsiko dizuet noren antzeko den nigana etorri eta nire hitzak entzun eta betetzen dituena: etxea eraikitzean, zulatu, sakondu eta oinarriak harkaitzean hartu zituen gizonaren antzekoa da. Uholdea gertatzean, jo zuen ur-boladak etxea, baina ezin izan zuen dardararazi, sendo eraikia baitzegoen.

Entzun bai, baina betetzen ez dituena, berriz, etxea lur gainean, zimendurik gabe, erai-ki zuen gizonaren antzekoa da. Jo zuen ur-boladak eta berehala erori zen eta erabat suntsitua gelditu».

§ Lukas 6, 43-49.

Jesusen mezu eta jokamoldeak bere garaiko erlijio eta morala txiki utzi zituen. Euren edukiei  zegokienean har dezakegu bere mezua lehen pentsamenduan, baina beti  oso motz geratuko ginateke. Egintzak bainoago, hau edo bestea bete baino gehiago, ekitera, jardutera bultzatzen gaituen zergati eta motibazioan jarriko du azpimarra bere mezuak. Berari jarraitzeak berarekin bat egitera bultzatu beharko gintuzke. Egunean eguneko eman beharreko barne aldaketarako zeharo zabalik egon behar dugu, bere mezuak eraldatzailea behar du izan gugan.

Horren ondorio zuzen-zuzenekoa argi dagerkigu gaurko irakurketak; gure ekintzek jarriko dute agerian noraino jarduten ari ote garen edo ez Berarekin bat eginez. Gure ekintzek,  lagun hurkoarekiko gure jarrerek eman behar dute horren berri. Barrukoak, benetan bere mezuan tinko erroturik egongo bada, kanpoan izango du bere isla, munduan, gizartean, oso bestelako presentzia edukiz.

Ez da erreza baina gurez eta hutsik egin gabe horrela jardutea egunero, baina oso presen te eduki behar dugu eginkizun horretan beti eta uneoro Jesusen laguntza eta bultzada izango dugula eragile. Hori da-eta, hasteko eta behin,  oinarri sendo-sendoak edukitzea; Jesusen ahotsa eta laguntzari zabalik egotea eta betiere ondo jakitea bera ari dela gu-gan, gerora geu ere Berarekin bat ari gaitezen.

Igor Goitia

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.