Igor Goitia
Ez zait batere erraza neure buruaz mintzatzea. Izan ere, akademikotik zein lanbideari dagokionetik, inportanteak dira gero egin ditudan biraketak, are, nik askotan esan ohi dudanez, bizialdi ezberdinak ere izan ditudala sentitu uste izateraino Gazte garaian Deustun enpresaritza ikasketak eginda, bankuen munduan eman nion hasiera nire lan-ibilbideari; handik laster enpresa mundura igaroko nintzen kontabilitate arloan jarduteko. Bai batean, bai bestean, behar nuen lekuan eta egitekoetan ez nengoela gero eta jakitunago, filosofia eta teologia irakurketetan atseden hartu eta asetzen nituen nire zaletasun zein jakin-minak. Horrenbesteraino, ezen garai batetik hara aisialdirako nuen zaletasun horrek harturiko tamainak zein fedeak berak aipatu zaletasun horrek ogibide edota, gutxienez, pisu handiago behar zuela nire bizitzan pentsatzera eraman nindutela. Hori horrela, Erlijio Zientzietako lizentziatura PIO XII. Institutuan egitera animatu nintzen. Horrekin batera ere, ikastetxe batean liburuzain eta erlijio irakasle hasi nintzen. Deustun ere kolaboratzaile hasi nintzen arratsaldez “Ekialde eta Mendebaldea eta bere erlijio tradizioak” ikasgaian Joxe Arregiri laguntzen. Urte batzuk igarota, kolaborazio horretatik Unibertsitatean lanaldi osoago bat Etika Aplikatuko Zentroan lortu nuen Peru Sasiaren taldean eta Etikako klase batzuk ematen. Dena ezin hobeto zihoakidala zirudien horretan, ordura artean, sekulan ezagutu ez nuen izugarrizko antsietate prozesu batean sartu nintzen. Gorputza ari zitzaidan abisatzen eta kasu egin behar izan nion eta Unibertsitatea utzi. Orain berriz ere nengoeneko ikastetxera bueltatu naiz, oraingo honetan administrazioan aritzeko kontable gisa. Ezin gogorragoak egin zaizkidan hiru urteko antsietate prozesu honek ezagutzen ez nuen otoitz-meditaziora eraman nau, berorretan sakontzera, eta, horren bidez, ez bakarrik neure onera bueltatu, baizik eta nire oraingo bizitza xume eta sinplea inoiz pentsatuko ez nukeen modu betean sentitzen. Ibilbidea luzea, agian nengoen lekura bueltatzeko. Beharrezkoa baina emandako buelta. Raimon Panikkerrek ondo zioen moduan; Zer da bada bizitza espirituala? hasierara bueltatzea baino, ibilitako zirkuluaren esperientzia egin ondoren baina.

ARTIKULUAK

Uztailak 12

  Uztailak 12 Egun hartan, Jesus etxetik irten eta itsasertzean eseri zen. Eta hainbeste jende bildu baitzitzaion inguruan, txalupa batera igo eta bertan eseri zen. Jende-taldea, berriz, hondartzan zegoen. Gauza asko esan zien, parabola bidez hitz eginez: «Behin...

Uztailak 11

  Uztailak 11 Aldi hartan, Pedrok esan zion Jesusi: «Hara, guk dena utzi dugu, zuri jarraitzeko. Zer izango da guretzat?». Jesusek erantzun zien: «Benetan diotsuet: Jainkoak mundu hau eraberritzean eta Gizonaren Semea bere aintzazko tronuan esertzean, zuek ere,...

Uztailak 10

  Uztailak 10 Aldi hartan, Jesusek esan zien apostoluei: «Hara, ardiak otso artera bezala bidaltzen zaituztet. Izan zaitezte, bada, sugeak bezain zuhur eta usoak bezain xalo. Kontuz jendearekin! Auzitegietara eramango zaituztete eta sinagogetan zigorkatuko;...

Uztailak 9

  Uztailak 9 Aldi hartan, Jesusek esan zien apostoluei: «Bidean zoaztela, hots egin hurbil dela zeruetako erreinua. Senda itzazue gaixoak, piztu hildakoak, garbitu legenardunak, bota deabruak. Hutsean hartu duzue, eman hutsean. Ez eraman urrerik, ez zilarrik, ez...

Uztailak 8

  Uztailak 8 Aldi hartan, Jesusek, hamabi ikasleei dei eginik, ahalmena eman zien espiritu gaiztoak botatzeko eta gaitz eta eritasun guztiak sendatzeko. Hona hamabi apostoluen izenak: lehenbizi Simon, Pedro deritzana, eta honen anaia Andres; Santiago Zebedeorena...

Uztailak 7

  Uztailak 7 Aldi hartan, deabruaren menpe zegoen mutu bat ekarri zioten Jesusi. Honek deabrua bota zuen, eta mutua hizketan hasi zen. Jendeak, harriturik, zioen: «Ez da Israelen egundaino horrelakorik ikusi». Fariseuek, berriz, hau zioten: «Deabruen buruzagiaren...

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.