HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Irailak 12
Aldi hartan, Feliperen Zesarea inguruko auzoetara abiatu zen Jesus bere ikasleekin. Bi-dean galdera hau egin zien ikasleei: «Ni nor naizela dio jendeak?» Eta: «Batzuek Joan Bataiatzailea zarela; beste batzuek Elias; besteek profetaren bat». Jesusek berriro galdetu zien: «Eta zuek, nor naizela diozue?» Pedrok erantzun: «Zu Mesias zara».
Inori ez esateko agindu zien Jesusek zorrotz. Orduan, irakasten hasi zitzaien, Gizona-ren Semeak asko sufritu beharra zuela; zahar, apaizburu eta lege-maisuek gaitzetsi egingo zutela eta hil; eta hiru egunen buruan piztuko zela. Argi eta garbi mintzatzen zitzaien honetaz.
Orduan, Pedro, Jesus aparte harturik, gogor egiten hasi zitzaion. Baina Jesusek, itzuli eta ikasleei begira, gogor eraso zion Pedrori, honela esanez: «Alde nire ondotik, Sata-nas! Zure asmoak ez dira Jainkoarenak, gizakiarenak baizik».
Jesusek jendeari eta ikasleei dei egin eta hau esan zien: «Nire ondoren etorri nahi due-nak uko egin biezaio bere buruari, har beza bere gurutzea eta jarrai biezat. Izan ere, bere bizia gorde nahi duenak galdu egingo du; bere bizia nigatik eta Berri Onagatik galtzen duenak, ordea, gorde egingo du».
§ Markos 8, 27-35.
Jesusi jarraitzea ez da inolaz ere edukien aitortza bat. Honek ez du esan nahi, gerora, horren ondorioz, Beraren lekukoak izateari ekin beharko diogunez, hitzekin jantzi eta deskribatu behar izango ez ditugunik gure sinestearen nondik norakoak. Hau baina, 2. une batean suertatuko da. Ez horregatik garrantzi gutxiagokoa, edota 2. mailakoa; baina bai lehenengo bizipenaren, Jesusekiko aurrez aurreko harreman-bizipenaren berri.
Alde batetik, pasarte honek Jesusen zer-nolakoan jartzeko asmo du azpimarra, Bera nola, nor dohatu zer izaerako izan ote daitekeen esaten asmatzean. Beste bidetik baina ulertu beharko genuke kontua. “Nor” formapean galdera luzatua dagokigulako, ez “zer” formapean. Horrez gainera ere, “Nor” delako hori ez genuke ulertu behar jakintzatik seinalatuko genukeen pertsonaia ospetsu bat balitz bezala; ez, “Nor” hori hertsiki lotuta dago guri egindako galderarekin, norberari, zuzenean, eta aurrez aurre dugun Jesusek Berak luzatua. Zergatik egiten dio, baina, honelako galdera Pedrori? Bada, euren arteko harreman pertsonalaz kontzientzia erabatekoa izan zezan.
Geuri ere galdera bera egiten digu egunero; izan ere, ezin Berari jarraitu baldin eta une-oro Jesus guretzat zein dugun aurrean ez bagenu. Bera eta geure arteko harreman dela-koak hainbesteko indarra hartzen du, ezen, geroztik, gure burua Bera geure bizitzaren erdigunean izatetik ulertu eta sentituko baitugu; hori da hain justu geure burua ukatze-aren esanahi oinarri-oinarrizkoena.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.