Pedro Uranga
Ulertzea bilatzen duen fededun bekataria naiz. Bihotzaren irrikatik sortutako galderen bideetan erromes, Jainkoaren eta bizitzaren misterioan murgiltzen gaituzten galderek bihotz berritzeko eremu zabala eskaintzen baitizkigute. Behin eta berriro egin beharreko galderen bidez erakartzen gaitu, gure giza misterioa argitzen duen Jainkoaren Semeak, Espiritua dugula gidari. Donostiako elizbarrutiko semea: jaioberritan, 1975 urtean, bataiatua. Jainkoaren Herriaren zerbitzura, 2004 urtean, apaiztua. Arrasaten, Erroman eta Azpeitian hainbat urte eman ondoren, Amasa-Villabona, Asteasu eta Larraulgo parrokietan nabil, parroko ardura hartuta, graziazko garai erabakigarri eta gogor honen erdian, aintza nekaldiaren bidetik datorrela ikasten. Teologia irakaslearen misioan ere saiatzen naiz, Donostiako Pio XII Erlijio Zientzietako Goi Ikastegian eta Gasteizko Teologia Fakultatean, erantzunek gordetzen dituzten galderen bila eta galdetzera bizkortzen gaituen Espirituari esaneko izaten saiatzen. Eutsi goiari!

ARTIKULUAK

Ekainak 21

  Ekainak 21 Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Begira, gero: ez egin zeuen egintza onak jendaurrean, ikus zaitzaten! Bestela, ez duzue zeruetan dagoen Aitaren saririk izango. Limosna ematean, beraz, ez ibili aurretik turuta jotzen, itxurazaleak...

Ekainak 20

  Ekainak 20 Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Entzuna duzue antzinakoei agindua: “Maita ezazu zeure lagun hurkoa eta gorrota zeure etsaia”. Nik, ordea, hau diotsuet: Maita itzazue zeuen etsaiak eta egin otoitz eraso egiten dizuetenen alde, zeruetan...

Ekainak 19

  Ekainak 19 Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Entzuna duzue antzinakoei agindua: “Begia begiaren ordain, hortza hortzaren ordain”. Nik, ordea, beste hau diotsuet: Gaizkileari ez erantzun gaizki; bestela baizik, eskuineko masailean jotzen zaituenari...

Otsailak 26

Otsailak 26 Aldi hartan, Espirituak basamortura eraman zuen Jesus, deabruak tenta zezan. Berrogei egun eta berrogei gau baraurik egon ondoren, azkenean gosetu egin zen. Hurbildu zitzaion tentatzailea eta esan zion: «Jainkoaren Seme baldin bazara, esazu harri hauek ogi...

Otsailak 25

Otsailak 25 Aldi hartan, Jesusek Lebi izeneko zergalari bat ikusi zuen, zergak biltzeko mahaian eseririk, eta esan zion: «Jarrai niri». Hark, dena utzirik, zutitu eta jarraitu zion. Lebik bazkari handia eman zion Jesusi bere etxean; Jesusekin eta honen ikasleekin...

Otsailak 24

Otsailak 24 Aldi hartan, Joan Bataiatzailearen ikasleak Jesusengana hurbildu eta esan zioten: «Zergatik guk eta fariseuek sarritan egiten dugu barau, eta zure ikasleek ez?» Jesusek erantzun zien: «Ezteietara deituak egon al daitezke triste senar berria berekin duten...