Pedro Uranga
Ulertzea bilatzen duen fededun bekataria naiz. Bihotzaren irrikatik sortutako galderen bideetan erromes, Jainkoaren eta bizitzaren misterioan murgiltzen gaituzten galderek bihotz berritzeko eremu zabala eskaintzen baitizkigute. Behin eta berriro egin beharreko galderen bidez erakartzen gaitu, gure giza misterioa argitzen duen Jainkoaren Semeak, Espiritua dugula gidari. Donostiako elizbarrutiko semea: jaioberritan, 1975 urtean, bataiatua. Jainkoaren Herriaren zerbitzura, 2004 urtean, apaiztua. Arrasaten, Erroman eta Azpeitian hainbat urte eman ondoren, Amasa-Villabona, Asteasu eta Larraulgo parrokietan nabil, parroko ardura hartuta, graziazko garai erabakigarri eta gogor honen erdian, aintza nekaldiaren bidetik datorrela ikasten. Teologia irakaslearen misioan ere saiatzen naiz, Donostiako Pio XII Erlijio Zientzietako Goi Ikastegian eta Gasteizko Teologia Fakultatean, erantzunek gordetzen dituzten galderen bila eta galdetzera bizkortzen gaituen Espirituari esaneko izaten saiatzen. Eutsi goiari!

ARTIKULUAK

Irailak 12

  Irailak 12 Aldi hartan, Jesus, herriari egindako hitzaldia amaiturik, Kafarnaumen sartu zen. Bazen han erromatar ehuntari bat, eta honek morroi bat zuen, oso maitea; morroia gaizki zegoen, hilzorian. Ehuntariak, Jesusen berri entzunik, judu buruzagi batzuk...

Irailak 11

  Irailak 11 Aldi hartan, zergalariak eta bekatariak hurbildu ohi zitzaizkion Jesusi, entzutera. Eta fariseuak eta lege-maisuak marmarrean hasi ziren, esanez: «Honek ongi hartzen ditu bekatariak, eta jan ere egiten du haiekin». Orduan, parabola hau esan zien...

Irailak 10

  Irailak 10 Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ez da zuhaitz onik fruitu txarra ematen duenik, ezta zuhaitz txarrik ere fruitu ona ematen duenik. Bere fruituetatik antzematen zaio zuhaitzari; elorritik ez da pikurik biltzen, ezta sasitik mahatsik hartzen...

Irailak 9

  Irailak 9 Aldi hartan, Jesusek parabola hau esan zien ikasleei: «Izan ote daiteke itsua itsuaren gidari? Ez ote dira biak zulora eroriko? Ikaslea ez da irakaslea baino gehiago, baina ondo eskolaturiko ikaslea bere irakaslea adinakoa izango da. Nolatan ikusten...

Martxoak 18

Martxoak 18 Aldi hartan, Jesusek esan zien apaizburuei eta herriko zaharrei: «Entzun parabola hau: Behin batean, nagusi batek mahastia landatu zuen eta hesiz inguratu; bertan dolarea egin eta dorrea eraiki zuen; gero, nekazari batzuei errentan utzirik, urrutira joan...

Martxoak 17

Martxoak 17 Aldi hartan, honela mintzatu zitzaien Jesus fariseuei: «Bazen gizon aberats bat, purpuraz eta liho finez jantzi eta egunero festa ederrak egiten zituena. Lazaro izeneko eskale bat, berriz, aberatsaren etxe-atarian etzanda egoten zen, zauriz josia; gogotsu...