Pedro Uranga
Ulertzea bilatzen duen fededun bekataria naiz. Bihotzaren irrikatik sortutako galderen bideetan erromes, Jainkoaren eta bizitzaren misterioan murgiltzen gaituzten galderek bihotz berritzeko eremu zabala eskaintzen baitizkigute. Behin eta berriro egin beharreko galderen bidez erakartzen gaitu, gure giza misterioa argitzen duen Jainkoaren Semeak, Espiritua dugula gidari. Donostiako elizbarrutiko semea: jaioberritan, 1975 urtean, bataiatua. Jainkoaren Herriaren zerbitzura, 2004 urtean, apaiztua. Arrasaten, Erroman eta Azpeitian hainbat urte eman ondoren, Amasa-Villabona, Asteasu eta Larraulgo parrokietan nabil, parroko ardura hartuta, graziazko garai erabakigarri eta gogor honen erdian, aintza nekaldiaren bidetik datorrela ikasten. Teologia irakaslearen misioan ere saiatzen naiz, Donostiako Pio XII Erlijio Zientzietako Goi Ikastegian eta Gasteizko Teologia Fakultatean, erantzunek gordetzen dituzten galderen bila eta galdetzera bizkortzen gaituen Espirituari esaneko izaten saiatzen. Eutsi goiari!

ARTIKULUAK

Otsailak 12

  Otsailak 12 Aldi hartan, fariseuak etorri eta Jesusekin eztabaidan hasi ziren. Jainkoagandiko seinale bat eskatzen zioten azpikeriaz. Jesusek, barrutik hasperen eginez, esan zien: «Zer dela-eta ari da gizaldi hau seinale eske? Benetan diotsuet: Gizaldi honi ez...

Urriak 22

  Urriak 22 Aldi hartan, fariseuek elkar hartu zuten, galdera bat eginez Jesusi tranpa jartzeko. Horretarako, ikasle batzuk bidali zizkioten, Herodesen alderdikoekin, galdetzera: «Maisu, badakigu egiazale zarela eta Jainkoaren bidea behar bezala irakasten duzula,...

Urriak 21

  Urriak 21 Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Jendearen aurrean aitortzen nauena aitortuko du Gizonaren Semeak ere Jainkoaren aingeruen aurrean; baina jendearen aurrean ukatzen nauena ukatu egingo dute Jainkoaren aingeruen aurrean. Gizonaren Semearen...

Urriak 20

  Urriak 20 Aldi hartan, milaka eta milaka lagun bildu zen, elkar zapaldu beharrean. Jesus hizketan hasi zitzaien, lehenik ikasleei zuzenduz: «Ibili kontuz fariseuen legamiarekin, hau da, itxurazalekeriarekin. Ez dago ezer gordeta agertuko ez denik, ezta ezer...

Urriak 19

  Urriak 19 Aldi hartan, Jaunak esan zuen: «Ai zuek, zuen arbasoek hildako profetei hilarriak eraikitzen dizkiezuenok! Horrela, arbasoek egindakoarekin ados zaudetela aitortzen duzue; zeren haiek hil egin baitzituzten profetak, eta zuek hilarriak eraikitzen...

Urriak 18

  Urriak 18 Aldi hartan, Jaunak beste hirurogeita hamabi ikasle izendatu eta bere aurretik bidali zituen binaka, bera joatekoa zen herri eta leku guztietara. Eta esan zien: «Uzta ugaria da, baina langileak gutxi. Egin, beraz, otoitz uzta-jabeari bidal ditzala...