Luzio Uriarte
Bilbon jaio nintzen 1958. urtean. Txikitatik bi zaletasun izan ditut, esku-pilota eta euskara, eta, zorionez, bietan aritzeko aukera izan dut. 1977tik Adsis komunitateetako partaidea naiz, Jainkoaren erregetza Eliza eta gizarte honetan bizitzeko nahiaz. Hamasei urtez Txilen egon nintzen, maputxeen lurraldean hain zuzen ere; gure munduari begiratzeko beste ikuspuntu bat, zalantzarik gabe. Lurralde haietan oso maisu/maistra onak izan nituen. Nire lanbidea anitza izan da, lan askotan ibilia bainaiz. Une honetan, Deustuko Unibertsitatean, Teologia Fakultatean nago klaseak ematen eta ikertzen, gehienbat erlijio aniztasunaz, erlijioa eta gizarte garaikideaz, erlijioaren aldaketaz eta horien antzeko gaiez.

ARTIKULUAK

Urtarrilak 12

  Urtarrilak 12 Zenbait egunen ondoren, Jesus Kafarnaumen sartu zen berriro, eta etxean zegoelako berria zabaldu zen. Bildu zen jendetzarekin ez zegoen inon tokirik, ezta atarian ere. Eta mezua adierazten zien. Hartan, elbarri bat ekarri zioten lau lagunen...

Urtarrilak 11

  Urtarrilak 11 Aldi hartan, legenardun bat etorri zitzaion erreguka Jesusi eta, belaunikaturik, esan zion: «Nahi baduzu, garbi nazakezu». Jesusek, errukiturik, eskua luzatu eta ukitu egin zuen, esanez: «Nahi dut, izan zaitez garbi». Orduan bertan alde egin zion...

Urtarrilak 10

  Urtarrilak 10 Aldi hartan, Jesus sinagogatik atera eta Simonen eta Andresen etxera joan zen zuzenean, Santiagorekin eta Joanekin. Simonen amaginarreba oheratua zegoen sukarrarekin; berehala, hartaz hitz egin zioten Jesusi. Joan zitzaion Jesus ondora, eskutik...

Urtarrilak 9

  Urtarrilak 9 Kafarnaumen, larunbatean sinagogan sarturik, irakasten hasi zen Jesus. Jende guztia txunditurik zegoen haren irakaspenaz, nagusitasunez irakasten baitzien, eta ez lege-maisuek bezala. Bazen, hain zuzen, sinagoga hartan espiritu gaiztoaren menpe...

Urtarrilak 8

  Urtarrilak 8 Joan Bataiatzailea kartzelan sartu zutenean, Jesus Galileara joan zen eta Jainkoaren Berri Ona hots egiten zuen. Honela zioen: «Betea da garaia, eta hurbil da Jainkoaren erregetza. Bihotz-berri zaitezte eta sinetsi Berri Ona». Jesusek, Galileako...

Mamia ez da oskola (erlijioa ez da ideologia)

Bada erlijioaren eta ideologiaren arteko nahitaezko harremana, baina, hala ere… Gauza bat da bizipena (mamia) eta beste bat bizipenaren azalpena (oskola). Atezuan dagoen harreman apurtezina da bien arteko lotura. Edozein erlijio tradizioren abiapuntuak, oro har,...