HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urtarrilak 11

Aldi hartan, legenardun bat etorri zitzaion erreguka Jesusi eta, belaunikaturik, esan zion: «Nahi baduzu, garbi nazakezu». Jesusek, errukiturik, eskua luzatu eta ukitu egin zuen, esanez: «Nahi dut, izan zaitez garbi». Orduan bertan alde egin zion legenak, eta garbi gelditu zen. Jesusek bidali egin zuen, zorrotz aginduz: «Kontuz gero! Ez esan inori ezer. Baina zoaz, agertu apaizagana eta eskaini garbikuntzaren ordainez Moisesek agindutakoa, ezaugarri izan dezaten». Hura, ordea, atera zeneko, gertatua hots egiten eta zabaltzen hasi zen oihuka, eta harrezkero ezin zen Jesus inongo herritan agerian sartu, eta kanpoan gelditzen zen, leku bakartietan. Hala ere, edonondik zetorkion jendea.

Markos 1, 40-45.

Pastoralak irizpide argiak behar ditu eraginkorra izateko, baina gaurko testuak irizpide nahasiak eta kontraesankorrak eskaintzen ditu.

Jesusen agindua: “Kontuz gero! Ez esan inori ezer”. Horrela zabalduko ote da Berri Ona?

Jesusen agindua: “zoaz, agertu apaizagana…”. Apaizagana? Jesusen etsai erlijiosoagana?

Bestaldetik, ez du ematen legenardun ohiak Jesusen aginduak betetzen dituenik; alta, badirudi guztiz kontrakoa egiten duela.

Ez dakit korapiloa askatzen, ezta zentzuzko aholku pastoralik ematen ere.

Baina sentimendu batek ematen dit atentzioa: errukiak.

Legenardunaren minak Jesusen erraiak astintzen ditu. Nolabait, Berri Onaren muinak errukitsu izatea dakar: historiako minaren erdian, lagun hurkoa eta haren mina, biak ala biak, laguntzea.

Errukitasunak sendatzen du harremana, onartzen du legenarduna eta etsai amorratua lagun bihurtzeko bezainbeste mirari egiteko gai da.

Hona hemen nire susmoa: Jesusen ikuspuntutik, inportanteena ez da legenetik askatzea (eta ez da hori aldarrikatu behar dena), errukitasunaren miraria baino. Nonbait, miraria ez da guk produzitzen duguna, gure giza bizipenean gainezka egiten duen zerbait baino; hortaz, mirari horren (errukitasunaren) komunikazioa nolabaiteko isiltasuna da: gainezka egiten duen isiltasun ozen bati lotzen zaio. 

Luzio Uriarte

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (2 oihartzun daude)
L

2 Comments

  1. bai, horrelako zerbait sumatzen nuen nik ere, eskerrik asko Luzio

  2. Eskerrik asko susmoak partekatzeagatik!

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.