Luzio Uriarte
Bilbon jaio nintzen 1958. urtean. Txikitatik bi zaletasun izan ditut, esku-pilota eta euskara, eta, zorionez, bietan aritzeko aukera izan dut. 1977tik Adsis komunitateetako partaidea naiz, Jainkoaren erregetza Eliza eta gizarte honetan bizitzeko nahiaz. Hamasei urtez Txilen egon nintzen, maputxeen lurraldean hain zuzen ere; gure munduari begiratzeko beste ikuspuntu bat, zalantzarik gabe. Lurralde haietan oso maisu/maistra onak izan nituen. Nire lanbidea anitza izan da, lan askotan ibilia bainaiz. Une honetan, Deustuko Unibertsitatean, Teologia Fakultatean nago klaseak ematen eta ikertzen, gehienbat erlijio aniztasunaz, erlijioa eta gizarte garaikideaz, erlijioaren aldaketaz eta horien antzeko gaiez.

ARTIKULUAK

Apirilak 18

Apirilak 18 Arratsean, Jesusen ikasleak itsasora jaitsi eta, txalupara igorik, itsasoaz bestaldera abiatu ziren, Kafarnaum aldera. Iluna zen ordurako, eta artean Jesus ez zen haiengana iritsi. Haize zakarra zebilen, eta itsasoa harrotzen hasi zen. Bospasei kilometro...

Apirilak 17

Apirilak 17 Aldi hartan, Galilea edo Tiberiadesko itsasoaz bestaldera joan zen Jesus. Jendetza handia zihoakion ondoren, ikusten baitzuten nolako ezaugarriak egiten zituen gaixoengan. Jesus, orduan, mendira igo eta han eseri zen ikasleekin. Hurbil zen Pazkoa, juduen...

Apirilak 16

Apirilak 16 Aldi hartan, Jesusek esan zion Nikodemori: «Goitik datorrena denen gainetik dago. Lurretik sortua lurrekoa da eta lurrekoaz mintzo da. Zerutik datorrena denen gainetik dago; ikusi eta entzun duena aitortzen du; baina haren aitormena ez du inork onartzen....

Apirilak 15

Apirilak 15 Aldi hartan, Jesusek esan zion Nikodemori: «Hain maite izan zuen Jainkoak mundua, bere Seme bakarra eman baitzion, harengan sinesten duen inor gal ez dadin, baizik eta betiko bizia izan dezan. Jainkoak ez baitzuen bere Semea mundura bidali, mundua...

Apirilak 14

Apirilak 14 Aldi hartan, Jesusek esan zion Nikodemori: «Berriro jaio behar duzue. Haizeak edonondik jotzen du, eta entzuten duzu haren hotsa, baina ez dakizu nondik datorren, ez nora doan. Gauza bera gertatzen da Espiritutik jaio denarekin». Nikodemok galdetu zion:...

Nola izendatu izendaezina? (3) Jauna

Ziur aski, egiak hegi asko ditu. Aurreko gogoeta egiaren hegi bada ere, ez da hegi bakarra, ez da egia guztia. Hasteko, nire hitza erabili beharrean, bi euskal pentsalariren hitzak aldatuko ditut, niri, behinik behin, zer pentsatua ematen baitidate.  “Lagun batek esan...

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.