Pello Azpitarte
Pello Azpitarte Iribar 49 urteko donostiarra da. 1995ean jesuita sartu zen Zaragozako nobiziatuan. 1997an botuak egin zituen eta Deustuko Unibertsitatean Teologia eta Filosofia ikasi zuen. Ondoren hiru urte eman zituen Durangoko jesuiten ikastetxean eta 2006an Deustura bueltatu zen lan egitera. Mexikon egonaldi bat egin ondoren Indautxuko ikastetxean beste hiru urtez eman zituen lanean, azkenik 2015ean berriro Deustura itzuliz. Momentu honetan Unibertsitatean Deustu Campuseko zuzendaria da, bertan lau arlo --Fedea, Solidaritatea, Kultura eta Kirola-- bat eginez. UNIJESeko pastoraltza taldearen koordinatzailea da eta heziketan laguntzen du. Indautxuko ikastetxeko Arrupe Elkartean esku hartzen du kontsiliario bezala, gazteekin lan eginez. Tartean doktoretza-tesia idazten ari da. Era berean, Jesusen Lagundiaren MAGIS Espainia Batzordeko kide ere bada. Batzorde horrek Inaziar Gazteen Pastoraltzaren ardura dauka.

ARTIKULUAK

Azaroak 3

  Azaroak 3 Aldi hartan, Jesusek esan zion bazkaltzera deitu zuen fariseu handiki bati: «Bazkari edo afariren bat ematean, ez gonbidatu zeure adiskideak, ezta senide, ahaide edo auzoko aberatsak ere; zeren beraiek ere gonbidatu egingo baitzintuzkete, eta horrela...

Uztailak 20

  Uztailak 20 Aldi hartan, Jesus herrixka batean sartu zen, eta Marta zeritzan emakume batek etxean hartu zuen. Bazuen honek Maria izeneko ahizpa bat, eta hau, Jaunaren oinetan eserita, haren hitza entzuten zegoen. Marta, berriz, lanpetua zebilen etxeko...

Uztailak 19

  Uztailak 19 Aldi hartan, fariseuek, sinagogatik atera zirenean, elkar hartu zuten Jesusen kontra, hura nola galduko. Jakin zuen hori Jesusek eta alde egin zuen handik. Jende askok jarraitu zion, eta Jesusek denak sendatu zituen, eta agindu zien ez zezatela...

Uztailak 18

  Uztailak 18 Aldi hartan, larunbatean gari-soroetan barrena zihoan Jesus. Ikasleak goseak zeuden eta galburuak moztu eta jaten hasi ziren. Hori ikustean, fariseuek esan zioten Jesusi: «Begira, larunbatez zilegi ez dena egiten ari dira zure ikasleak». Hark...

Uztailak 17

  Uztailak 17 Aldi hartan, Jesusek esan zuen: «Zatozte nigana nekatu eta zamatu guztiok, eta Nik arinduko zaituztet. Hartzazue nire uztarria eta ikasi nigandik, gozoa eta bihotz-apala bainaiz, eta aurkituko duzue zeuen arimentzako atsedena. Nire uztarria leuna...

Uztailak 16

  Uztailak 16 Aldi hartan, Jesusek esan zuen: «Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsuei eta burutsuei gorde eta jende xumeari agertu baitizkiozu. Bai, Aita, hala izan duzu gogoko. Nire Aitak dena eman dit, eta ez du inork Semea ezagutzen,...

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.