Pello Azpitarte
Pello Azpitarte Iribar 49 urteko donostiarra da. 1995ean jesuita sartu zen Zaragozako nobiziatuan. 1997an botuak egin zituen eta Deustuko Unibertsitatean Teologia eta Filosofia ikasi zuen. Ondoren hiru urte eman zituen Durangoko jesuiten ikastetxean eta 2006an Deustura bueltatu zen lan egitera. Mexikon egonaldi bat egin ondoren Indautxuko ikastetxean beste hiru urtez eman zituen lanean, azkenik 2015ean berriro Deustura itzuliz. Momentu honetan Unibertsitatean Deustu Campuseko zuzendaria da, bertan lau arlo --Fedea, Solidaritatea, Kultura eta Kirola-- bat eginez. UNIJESeko pastoraltza taldearen koordinatzailea da eta heziketan laguntzen du. Indautxuko ikastetxeko Arrupe Elkartean esku hartzen du kontsiliario bezala, gazteekin lan eginez. Tartean doktoretza-tesia idazten ari da. Era berean, Jesusen Lagundiaren MAGIS Espainia Batzordeko kide ere bada. Batzorde horrek Inaziar Gazteen Pastoraltzaren ardura dauka.

ARTIKULUAK

Martxoak 1

Martxoak 1 Aldi hartan, hartu zituen Jesusek berekin Pedro, Santiago eta honen anaia Joan eta mendi garai batera eraman zituen aparte. Eta antzaldatu egin zen haien aurrean: aurpegia eguzkia bezain distiratsu bihurtu zitzaion eta jantziak argia bezain zuri. Hartan,...

Otsailak 28

Otsailak 28 Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Entzuna duzue antzinakoei agindua: “Maita ezazu zeure lagun hurkoa eta gorrota zeure etsaia”. Nik, ordea, hau diotsuet: Maita itzazue zeuen etsaiak eta egin otoitz eraso egiten dizuetenen alde, zeruetan dagoen...

Otsailak 27

Otsailak 27 Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Jainkoaren nahia lege-maisuek eta fariseuek baino hobeki betetzen ez baduzue, ez zarete sartuko zeruetako erreinuan. Entzuna duzue antzinakoei agindua: “Ez hil inor”, eta norbait hiltzen duena errudun izango da...

Otsailak 26

Otsailak 26 Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Eskatu, eta emango dizue Jainkoak; bilatu, eta aurkituko duzue; jo atea, eta zabalduko dizue; eskatzen duenak hartu egiten baitu, bilatzen duenak aurkitzen, eta atea jotzen duenari zabaldu egiten baitzaio. Zuetako...

Otsailak 25

Otsailak 25 Aldi hartan, jende asko biltzen ari zelarik, Jesus honela hasi zitzaien: «Gizaldi hau gaiztoa da. Ezaugarri eske ari da, baina ez zaio ezaugarririk emango Jonas profetarena besterik. Izan ere, ninivetarrentzat Jonas ezaugarri izan zen bezala, hala izango...

Otsailak 24

Otsailak 24 Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Otoitz egitean, ez jardun esan eta esan, jentilak bezala, uste baitute beren hitz-jarioari esker entzungo diela Jainkoak. Ez izan haien antzeko, badaki-eta zuen Aitak zer behar duzuen, zuek eske hasi baino lehen....

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.