HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Maiatzak 2

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Aitak Ni maite izan nauen bezala, halaxe maite izan zaituztet Nik ere zuek; iraun tinko nire maitasunean. Nire aginduak betetzen badituzue, nire maitasunean iraungo duzue, Nik ere, Aitaren aginduak bete ditudalako, haren maitasunean irauten dudan bezala. Hau esan dizuet nire poza zeuengan izan dezazuen, eta zuen poza bete-betea izan dadin».

Joan 15, 9-11.

Jesusen esanak eta eginak bere maitasun guztizkotik dira jaioak. Maitasunak ez du mugarik eta maitatzearen maitatzez dena gainditzen da.  Maitasunak, bizitzak eta pozak zera dute amankomunean  partekatzen; zenbat eta gehiago ematen den, orduan eta gehiago izaten da ematen den hortik. Maitasunak gero eta maitasun gehiago ematen du. Jesus pertsonarengan eta Berak eramandako bizimoldean, zein bizitza bera guztiz arriskatzeko erakutsitako erabateko eskuzabaltasun horretan, erakutsi zigun ezin hobeto bere maitasun baztergabea.

Horretara deitzen gaitu gutako bakoitza ere, maitasunean tinko irautera. Sentituko ditugu gerora bere fruituak; gainezka egingo digun poza agintzen digu Jesusek, ez edozein poz mundutar, ez, Berarengan izatetik, berarekin izandako harreman intimo horretatik ernatzen den poz bete-betea baizik.

Igor Goitia

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude