HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urriak 6

Aldi hartan, honela mintzatu zen Jesus: «Ai zu, Korozain! Ai zu, Betsaida! Izan ere, Tiro eta Sidon hiri jentiletan zuen artean adina mirari gertatu izan balitz, aspaldi bihotz-berrituak ziratekeen, dolu-jantziz estaliz eta hautsetan eseriz. Horregatik, Tirok eta Sidonek zigor bigunagoa izango dute auzian zuek baino. Eta zu, Kafarnaum, zeruraino altxatuko al zara? Lurraren barreneraino eroriko zara! Zuei entzuten dizuenak niri entzuten dit, eta zuek onartzen ez zaituztenak Ni ez nau onartzen; Ni onartzen ez nauenak, berriz, bidali nauen hura ez du onartzen».

Lukas 10, 13-16.

Jesusek bere bihotzean zeramana adierazi egiten duela, ebanjelioan agerian geratzen da behin eta berriro. Ebanjelioa irakurtzerakoan, atal ezberdinetan, Jesusen bihotzean era ezberdinetako sentimenduak gauzatzen direla topatzen dugu: haserrea (Lk 19, 45), poza (Lk 10, 17-24) eta tristura ere. Gaurko ebanjelioaren txatal honetan Jesus aieneka ageri da. Aieneka ibiltzea tristura adierazteko modu bat dugu. Amestu, imajinatu, aurre- ikusita genuena era batera gertatu beharrean era txarrago edota desegokiagoan gertatzen delako sortzen zaigu tristura. Eta Jesusek Jaungoikoaren erreinua du erreferentzia. Jesusi, tristura eta aienekoak, Jaungoikoaren erreinua estaltzen denean sortzen zaizkio. Aldiz, poza eta alegrantzia, Erreinuaren seinaleak agerian geratzen direnean. Zeintzuk dira zure tristura eta pozaren arrazoiak? Jaungoikoaren erreinuarekin harremana al dute?

Marixabel Albizu

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude