HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abuztuak 24

Aldi hartan, Felipek Natanael aurkitu zuen, eta esan zion: «Moisesek legearen liburuan eta profetek beren idazkietan aipatu zutena aurkitu dugu: Jesus, Joseren semea, Nazaretekoa». Natanaelek esan zion: «Nazaretetik atera ote daiteke ezer onik?». Felipek erantzun: «Zatoz eta ikus». Jesusek Natanael beregana etortzen ikusi eta esan zuen: «Hona hemen egiazko israeldarra, faltsukeriarik gabea». Natanaelek esan zion: «Nondik ezagutzen nauzu?». Jesusek erantzun: «Felipek zuri dei egin baino lehen, pikupean zinela, ikusi zintudan». Natanaelek erantzun zion: «Maisu, Zu Jainkoaren Semea zara; Zu Israelgo erregea zara». Jesusek erantzun: «Pikupean ikusi zintudala esan dizudalako, sinesten al duzu? Handiagorik ere ikusiko duzu». Eta esan zion, gainera: «Egi-egiaz diotsuet: Zerua zabalik ikusiko duzue eta Jainkoaren aingeruak gora eta behera Gizonaren Semearen gain».

Joan 1, 45-51

Nolakoak diren aurreiritziak; guk uste baino indar gehiago izaten dute, eta zenbaitetan gure bizitzako ateak irekitzeko balio dute, beste askotan berriz ateak ixteko besterik ez dute balio. Guri dagokigu zer egin aukeratzea; lagun hurkoari, ez ezaguna den lagun-hurkoari nire bizitzan sartzeko aukera eman edo ez.

Natanaelek Felipen ahotsa entzuten du gaurkoan, eta Natanaelen erantzunak mugak jartzen ditu: “Nazaretetik atera ote daiteke ezer onik?” baina Felipen gonbidapenari baietz erantzuten dio: “Zatoz eta ikus” dio Felipe, eta hara doaz biak Jesusen aurrera.

Gure bizitzak gonbidapenez josiak daude, eta ondorioz esperientzia desberdinak izateko aukera izaten dugu; ondoren, ez dugu besteak esandakoa adierazten, baizik eta guk bizi izan duguna azaltzen dugu, indar berriz. Esperientziaren indarra beti izaten da berria, eta hor jabetzen gara besteak esandakoa beti motz geratzen dela; zein zaila den esperientzia bere osotasunean azaltzea.

Felipek bere esperientzia adierazi du eta, aurreiritziak eta guzti, Natanaelek esperientzia bizitzea aukeratu du. Bere egin du besteak kontatu diona; zer nolako poza Jesusekin aurkitzeak. Entzule zena lekuko bihurtu zaigu.

Entzule asko ezagutzen ditut, Jainkoaren esperientzia egin nahi ez dutenak; agian ausardia falta zaie, edo errazagoa gertatzen zaie aurreiritziak direla eta, gonbidapenari uko egitea.

Guri ere erraza egiten zaigu horrelakoetan bestea epaitzea; baina Jainkoak ez gaitu deitzen lagun hurkoa epaitzeko, ez da hori egiten duen gonbidapena.

Testigu izatera deitzen gaitu.

Ausartzen zara? Jainkoak zu ere gonbidatu zaitu, gonbidatzen zaitu… etengabe…

Muñoa

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (1 oihartzun daude)
L

1 Comment

  1. Testigu izatera deitzen gaitu…

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.