San Ignazioak

2023 Uzt 31

Sinismenduna izan edo izan ez, uztailaren 31n San Inazio eguna ospatzen dugu Gipuzkuan eta Bizkaian. Gaur egun ere jai eguna da probintzia bietan, nahiz eta Elorrioko San Balentin de Berriotxoa 1988an kanonizatu. San Inazio eguna, jai handia dugu batez ere Loiolan eta Bizkaian, Gorbeian, Igiriñaoko ermitan.  Loiolan, San Inaziok-eta sortutako Jesuiten basilika ederra daukagu. Igiriñaoko ermita, ostera, txikia da baina mendizale asko joaten da meza entzun eta jaia ospatzera. Goazen jai honen izena aztertzera. Inazio, gaztelerazko Ignacio-tik datorkigu eta hau latineko Ignatius-etik. Iñaki izena, ere erro berberetik dator baina S. Aranak euskerara egokitua, beste izen askoren artean. Iñigo izenaren jatorria Eneko da eta era honetara joan da bilakatzen erderazko aldaerak bitarteko: Eneko> Enego> Enigo> Inigo>Iñigo. Beharbada, batek baino gehiagok, Iñigo eta Iñaki izenak nahastu egiten ditu baina jatorri ezberdinekoak dirana argi ere argi dago. Nondik ba orduan nahasketa? Ba, Aiko. Loiolako Iñigok  Antiokiako San Inazioren izena hartu zigun, beste eleizako ospetsu askoren antzera, aikor, esaterako,  gure Aita Santu Jorge Mario Bergoglio, Asis-ko Frantzisko deunaren izenarekin. Jakina, Loiolako Iñigo eta Iñaki, pertsona berbera denez, hortik etor liteke nahastea. Tira, jaia handi hau ondo ospatu kantu eder hau lagun dugularik: “ Inazio, gure patroi handia Jesusen konpainia…”

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude