Juan Manuel Etxebarria
Zeberio (Bizkaia) 1948 Batxilergo klasikoa (latina eta grekoa) eta Filosofia ikasketak Derion, Bilboko Elizbarrutiko Seminarioan. Magisteritza Bizkaiko Eskola Normalean. Euskal Filologian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean (Ohorezko Matrikula). Euskal Filologian doktorea, Etno-Hizkuntzalaritza espezialitatean (Cum Laude). Derioko R.M. Azkue Ikastetxeko irakaslea. Derioko Elizbarrutiko Irakasle Eskolako irakaslea. Euskal Filologiako irakasle titularra Deustuko Unibertsitatean, gaur egun emeritua. Doktorego-tesi batzuen zuzendaria. Irakaskuntza ertainetako euskal hizkuntza eta literaturako katedraduna. Irakaskuntza Ertainetako Hezkuntzako ikuskaria. On Jose Miguel Barandiaranen Etniker-Bizkaia Taldeko kidea. Euskaltzaindiako kide urgazlea. Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordekide ohia. Idazlea, hizlaria, lexikografoa eta irrati eta telebistako kolaboratzailea etnografia gaietan.

ARTIKULUAK

Linoa gurean

Gaur, edozein dendatan eros ditzakegu linozko soinekoak. Gurean ere, ezagutu izan dugu linoaren kultura, linaza, linazasoro toponimo eta abizenak bitarteko. Linoa, udagoieneko San Lino inguruan ereiten zen gurean eta behin San Juanetatik lasterrera ebagi....

Suge esnezaleak

Maiatzeraz gero, eguraldiak gorabehera handiak izaten ditu eta batzuetan beroegi ere bai. Eguzkiak sano joten duenean, lozorroan dauden sugeak ere odol-berotu eta biztu egiten dira. Sugeari beti izan diogu errespetua, batez ere sugegorri pozoitsuari. Sugearenganako...

Iturriak

Apirila euritsua dela dio esaerak eta gure aurrekoek errespetu handia zioten euriteari. Baserri bakarrak zein auzunekoak eraikitzean, leku altua eta eguzkibegia aukeratzen zen. Batetik urioletatik libratzeko eta bestetik eguzkiaz gozatzeko. Leku horretan, iturria zen...

Laia eta laieta

Martiko ekinokzioan negutik irten eta udaberrian sartzen gara. Neguan lozorroan egon dan natura berbiztuz dator eta gure baserritarrak  ereintza lanak egiten hasten dira. Lurra lantzeko era asko daude eta zelango laborea halako tresna erabiltzen da. Batzuetan belarrez...

Txistua-Irrintza-Zantzoa-Kanpai hotsa

Gizakiok, naturatik kulturara bideko saltu kualitatiboan, besteak beste, tresnak, sinboloak eta balioak sortzen eta lantzen diardugu historian zehar. Naturara bagoaz, gizakiok, geure fonazio-organu naturalen bidez, txistua, irrintza (irrintzia) eta zantzoa asmatu...

Urkiolako harritzarra

Urkiola, Abadiño dugu herriz eta paraje mitiko horretan erromes kutsuko santutegi ospetsu bat daukagu, San Antonio bien zaindaritzapean.San Antonio Paduakoa, ekainaren 13an ospatzen da eta San Antonio Abad, urtarrilaren 17an. Erromesen artean, osasun eskariak,...

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.