Jainkoaren printzak

2023 Eka 8

Goiz arrunt batean, gosariaren mahai inguruan, guraso talde bat dago, kafearen zaporea gozatzen, ogi-xerrak gurinez igurzten eta marmelada gainetik jartzen; baina, batez ere, mintzagai gozoa bezain mingarria hitz lauetan partekatzen. Gurasoak berrogei-berrogeita hamar urte bueltakoak dira.

Solasgaia: seme alabak, gehienak nerabeak edo gaztetxoak.

Elkarrizketak ez du ezer konpondu nahi, bizipen sakonak partekatzeko aitzakia bat baino ez da. Eta giro horretan, hasperenka eta borborka, esaldi soil bezain esanguratsuak:

  • Ez dakit zer izango den, baina gauzak ahal genituen bezain ondo egiten saiatu gara…
  • Noraino markatu?…
  • Non eta noiz jarri muga?…
  • Noiz eta noraino askatasuna?…
  • Txikiak direla, ondo zaintzen, elikagai onenak eta orekatuak aukeratzen saiatzen zara. Gero, nerabezaroan, pikutara hori guztia…
  • Gaupasa eta, etxera heldu arte, ezin begirik bildu…
  • Konfiantza izan dezagun…
  • Altxorrik preziatuena…

Eta halako batean galdetzen diot nire buruari nolakoa izango ote den Jainkoaren gurekiko aitamatasuna. Esanezina soilik irudi sinbolikoz margotu daitekeenez, Izendaezinaren parabola ederra iruditzen zaizkit aitamatasunaren bizipen soil, sotil eta sakon horiek.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude