Artoa Euskal Herrian

2023 Api 20

Artoa izenez ezagutzen dugun jakia XVII. mendean Ameriketatik ekarritakoa da. Guk bageneukan aurretik, “artatxiki” ( gazt. mijo) deritxaguna, baina Ameriketakoa  emankorragoa suertatu zen eta gure soloak artaduiz bete ziren pertsona zein ganaduen elikagai legez. Artoaren ereitza azaltzeko esaera hauetara joko dugu. Aiko: San Jurgi, artoak ereiteko goizegi ( apirilaren 23a); San Marcos, artoak ereinda balegoz” (apirilaren 25a); beraz, hazeguna, apirilaren 24a. On Jose Miguel Barandiaranek, Samartintxikiren mito bateko esaeran, besteak beste, hauxe dakar: “orri irtete arto ereite”. Artoaren kultura garrantzitsua izan da gurean eta gariarekin batera biak elikagai oinarrizkoak. Gariak bere maila izan du baina artoa ere ez da geratu atzean. Zeberion jasotako esaunda baten bidez azalduko dizuet. Aitu: “Behinola, garia eta artoa hizketan omen  zeuden eta halakoren batean badiotso gariak artoari harrokeriaz beterik: Hi, neu nauk lurreko bedarrik onena, neuri esker ez zagok jaki faltarik jendartean, izan ere, uztailean heldutako galgarauak errotan eho eta gero labesurik harako ogi gozoak jaten dizkik egunero gure jendeak”. Hori entzunaz batera, artoak honela erantzun omen zion gariari: “Hi, ba, nire artagaraurik harako artoa dagoen lekuan ere ez zagok goserik pertsona zein animalientzat”. Azkenean, bakeak egin zituzten. Guretzat, biak onak, bata bestearen osagai.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude