Ez gaude salbu

2023 Urt 26

Olga Belmontek, idatzi duen saiakera batean, hau dio:

“Ez gaude salbu basakeria totalitarioa berriro nagusitzetik, posible egin zuenak gure gizartean habia egiten jarraitzen baitu: beldurra, gorrotoa, boterearen eta menderatzearen bilaketa, besteen sufrimenduarekiko axolagabekeria. Basakeria edozein unetan garaile atera daiteke, baina horri ere eutsi ahal zaio eta gizagabekeria ez dadila inposatzen saiatzea da.” (Olga Belmonte)

Gure gizartean bizi dugun gizagabekeriazko jarrerak oso nabarmenak izaten ari dira. Horrek uzten duen sentsazioa oso desatsegina da: tristura, amorrua, inpotentzia sentitzen da. Askotan, gaizkiaren aurka lan egitea, gogorra eta luze egiten da. Etsitzearen tentaldia gero eta nabarmenagoa gertatzen da.

Inaziok proposatzen duen gogojardunen ibilbide pedagogikoan oinarrian dagoen espiritualitateak hainbat argi eskaintzen dizkigu. Horietako bat, gure errealitatea zeharkatzen duen Maitasunaren presentzian konfiantza jartzea da. Maitasun horrek leku segurua eskaintzen digu, oinarri sendoa izatearen bakea ematen digu.

Gu “bizi” gaituen eta errealitate orotan bizi den Maitasuna barnean sentitu eta dastatzen dugunean, mehatxatutako bizitza maitatzera eta zaintzera eramaten gaitu.

Beste argia, Nazareteko Jesusengandik jaso dezakegu. Ipin dezagun arreta bere sentsibilitatean, bizitza ikusi eta entzuteko moduan, basakerien aurrean nola erantzuten duen. Ikas dezagun berarengandik eta koka gaitezen bere modura egunero bizitzan.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude