Dutxaren beharra teologian (2)

2022 Aza 14

Elizaren historian zerumuga asko egon dira (ikuspuntu diakronikoa) eta, gaur egun ere, asko dira Elizak dituen zerumugak (ikuspuntu sinkronikoa).

Kristau fedean dagoen oinarrizko aitorpena oso soila da eta hasiera hasieratik datorkigu (kerigma deitzen duguna): Jesukristo. Hitz hori ez da pertsonaren izena, Nazareteko Jesusez egindako fede aitorpena baizik. Aldarrikatutako hori beste modu batean jar dezakegu: Jesus (Nazareteko profeta) kristoa da. Aitorpen hori bizipen bitxi batean oinarrituta dago: gurutziltzatua bizirik dago (berpiztua da). Pauloren esanetan mezu berbera: Jainkoaren (ezezaguna dena) maitasuna Kristo Jesusengan agertu zaigu.

Formulazioa oso soila da eta kristau fedearen “big bang”a da. Formulazioaren esanahia azaltzea (ulertzea, arrazoitzea), berriz, ez da batere erraza. Zerumugen arabera alde bat edo beste bat argitzen da eta, halabeharrez, alde bat argitzen bada, besteren bat iluntzen da. Horretan, bai gizabanakoa, bai belaunaldiak oso mugatuak gara; nolabait zerumugek gure mundu sinbolikoa ahalbidetzen dute, baita mugatu ere. Mardonesek (teologo eta soziologoa) zioen bezala, ez dugu sinesten nahi duguna, ahal duguna baizik.

Ez da soilik, gogoeta abstraktua. Horren arabera antolatzen dira instituzioak eta orientatzen dira pertsonen bizitzak.  

Edozein interpretazio ez da posible, baina, aldi berean, esan behar dugu badirela interpretazio posible gehiago, une batean ofizialak direnak baino gehiago, alegia. Besteak beste, nola ulertu ministerioa eta ministerioak, nola aukeratu eta antolatu autoritatea eta komunioa, nondik bideratu Elizaren misioa, nola birplanteatu emakumearen lekua (eta gizonezkoarena)…

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude