HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Azaroak 1

Aldi hartan, jendetza ikusirik, Jesus mendira igo zen. Eseri eta ikasleak inguratu zitzaizkion. Orduan, honela hasi zitzaien irakasten: «Zorionekoak gogoz behartsu direnak, berena baitute Jainkoaren erreinua. Zorionekoak atsekabe-tuak, beraiek baititu Jainkoak kontsolatuko. Zorionekoak apalak, berek izango baitute agindutako lurra ondare. Zorionekoak zuzentasunaren gose eta egarri direnak, beraiek baititu Jainkoak aseko. Zorionekoak errukitsuak, beraiek baiti tu Jainkoak erruki izango. Zorionekoak bihotz-garbi direnak, berek ikusiko baitute Jainkoa.Zorionekoak bakegileak, Jainkoaren seme-alaba izango baitira. Zorionekoak zuzentasunagatik erasoa jasaten dutenak, berena baitute Jainkoa ren erreinua. Zorionekoak zuek, nigatik madarikatuko zaituztetenean, erasoka eta gezurrez gaizki esaka erabiliko zaituztetenean. Poztu zaitezte eta alaitu, handia izango baita zuen saria zeruetan».

Mateo 5, 1-12a.

Zer da gaur, XXI. mendean, santu izatea? Zentzu batean, santutasunaren esanahia aldatuz joan da, esperientzia erlijiosoa bera aldatu den neurrian, eta santorala nola aldatu den eta Elizak nola ospatzen dituen ikustea besterik ez dago. Lehen, santu-izendegiak agintzen zuen egutegia eta gaur, berriz, gehiago hitz egiten dugu munduko egun ezberdinez.

Gaur egun santutasunera deituak izaten jarraitzen dugu, baina garai honetan bizi ditugun beharretatik. Gure bizimodua asko aldatu da naturarekin, ekonomiarekin, aniztasunarekin eta norberaren erlijio- eta zentzu-esperien-tziarekin lotuta.

Zoriontasunak Ebanjelioko bizitza onak esan nahi duenaren funtsezko arrastoa dira, beti paradoxikoa dena. Jesusen bizitza bera gogoratu behar dugu bide paradoxikoa dela ikusteko, baina, aldi berean, bizitza osoko bidea.

Pello Azpitarte

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.