Ekainak 14 Aldi hartan, jendetza ikustean, erruki izan zuen Jesusek, nekatua eta lur joa baitzegoen jende hura, artzainik gabeko ardiak bezala. Orduan, ikasleei esan zien: «Uzta ugaria da, baina langileak gutxi. Erregutu, bada, uzta-jabeari, bidal ditzala...
ARTIKULUAK
Ekainak 13
Ekainak 13 Jesusen gurasoak Jerusalemera joaten ziren urtero erromes Pazko-jaietan. Jesusek hamabi urte bete zituenean, Jerusalemera igo ziren jaietara, ohitura zen bezala. Jaiegunak bukaturik gurasoak etxerantz abiatu zirenean, Jesus haurra Jerusalemen gelditu...
Ekainak 12
Ekainak 12 Aldi hartan, Jesusek esan zuen: «Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsuei eta burutsuei gorde eta jende xumeari agertu baitizkiozu. Bai, Aita, hala izan duzu gogoko. Nire Aitak dena eman dit, eta ez du inork Semea ezagutzen,...
Ekainak 11
Ekainak 11 Aldi hartan, Jesusek esan zien apostoluei: «Bidean zoaztela, hots egin hurbil dela zeruetako erreinua. Senda itzazue gaixoak, piztu hildakoak, garbitu legenardunak, bota deabruak. Hutsean hartu duzue, eman hutsean. Ez eraman urrerik, ez zilarrik, ez...
Ekainak 10
Ekainak 10 Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ez uste izan Moisesen legea edota profeten esanak baztertzera etorria naizenik; ez naiz baztertzera etorri, beren betera eramatera baizik. Benetan diotsuet: Zeru-lurrek iraungo duten bitartean, legearen...
Ekainak 9
Ekainak 9 Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Zuek zarete lurraren gatza. Baina gatza gezatzen bada, nola gazitu berriro? Ez du jadanik ezertarako balio, kanpora bota eta jendeak zapaltzeko baizik. Zuek zarete munduaren argia. Ezin daiteke ezkuta mendi...