HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urriak 6

Aldi hartan, Jesus otoitzean ari zen leku batean; bukatu zuenean, ikasleetako batek esan zion: «Jauna, irakats iezaguzu otoitz egiten, Joanek bere ikasleei irakatsi zien bezala». Jesusek esan zien: «Otoitz egitean, esazue: “Aita, santu izan bedi zure izena, etor bedi zure erreinua, emaguzu egunean eguneko ogia, eta barkatu gure bekatuak guk ere zor diguten guztiei barkatzen diegunez gero, eta ez utzi gu tentaldian erortzen”».

Lukas 11, 5-13.

Jesusen konfiantza erabatekoa da. Bere jarraitzaileak indarrez kutsatu nahi ditu: “Eskatzen duenak jasotzen du. Bila dabilenak aurkitzen du. Eta deitzen duenari, ireki egiten zaio”. Hauxe da Jesusen ondoan bizi dezakegun esperientzia.

Bitxia bada ere,  zer eskatu behar dugun, zer bilatu behar dugun eta zein atetan deitu behar dugun ez du esaten.

Jesusentzat garrantzitsuena jarrera da: Jainkoaren harremana nola bizi dugun. Gure ibilbidea erreguka, bilaka eta deika egiten badugu, gure eskasiaz jabeturik, baina Jainkoarengan konfiantza osoa jarriz, geure burua eraldaketa berri batera erakarrita ikusiko dugu: Jainkoa ‘ireki’ egingo zaigu. Horretarako beti prest dago.

Pakea Murua

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.