Gazteak Trajano Enperadoreari bidalitako gutunaren zatia (K.o. 112. urtean)

2022 Uzt 8

“Ez naiz inoiz kristauen auzietan izan. Hortik datorkit ez jakitea ohitura denik, eta zer neurritakoa, honelako kasuak zigortzea edo ikertzea. Halaber, ez zen txikia izan nire zalantza  adinei buruz diferentziaren bat egin behar den erabakitzean, edo zerikusirik izan behar duen mutil koskorrak izateak; ea damutuari barkatu behar zaion edo ezertxo ere ez dion balio behar kristau izan denari, halakoa izateari utzi izanak; eta azkenik, izena bera zigortu behar ote den nahiz eta inolako egite lotsagarririk egin ez izan .

Oraingoz, kristau gisa nire aurrean salatuak zirenekin, honako prozedura hau jarraitu dut: beraiei itaunketa egitetik hasi nintzen. Kristau zirela aitortzen bazuten, berriro itaunketa egiten nien bigarren eta hirugarren aldiz oinaze-mehatxuak eginez.

Bere horretan irauten zutenak, exekutarazi egiten nituen, zeren zernahi aitortzen zutelarik ere, zalantzarik ez zegoen haien setakeriak eta hisia irmoak zigorra merezi zutela.

Kristau zirela edo izan zirela ukatzen zutenak, neronek jainkoei proposaturiko formula bat esanaraziz eta intsentsua eta ardoa zure estatuari eskainaraziz, zeina jainkoen imajinekin batera auzitegira honetarako ekarrarazi bainuen, eta azkenik, Kristo madarikaraziz – hauek egitera ez omen dago behartzerik benetako kristaua dena-, erabaki nuen aske utzi behar nituela.”