HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Ekainak 10

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Entzuna duzue antzinakoei agindua: “Ez egin adulteriorik”. Nik, ordea, hau diotsuet: Emakumeari irrikaz begiratzen dionak egin du jadanik adulterioa bere bihotzean. Eskuineko begia galbide bazaizu, atera eta bota zeuregandik urruti; hobe duzu gorputz-atal bat galdu, oso-osorik infernura jaurtia izan baino. Eskuineko eskua galbide bazaizu, moztu eta bota zeuregandik urruti; hobe duzu gorputz-atal bat galdu, oso-osorik infernura joan baino. Agindua dago hau ere: “Emaztea uzten duenak eman diezaiola dibortzio-agiria”. Nik, ordea, hau diotsuet: Bere emaztea uzten duenak –legez kontra elkartuak ez badira behintzat– adulteriora bultzatzen du emaztea; eta utzitako emakumearekin ezkontzen denak adulterioa egiten du».

Mateo 5, 27-32.

Denok ongi dakigun bezala, ezkontzak ekonomia bultzatzen duten negozio bizi bat da. Pandemiaren urte latzak igaro ondoren, berriz indarra hartzen hasi da, eta kaltetutako sektoreak hasi dira lasaitzen eta arnasa hartzen.  Zoritxarrez, igoera hori ez da agertzen  ezkontza katolikoetan, alderantziz baizik, beheraldi nabarmenean bait daude.

Gaur Mateoren pasarte honetan, Jesusek adulterioaren aurka egiteko irudi gogorrez baliatzen da. Bere arrazoinamenduan, gorputz atal garrantzitsuenak galtzeko punturaino iristen da bere iradokizuna. Denboren eta kulturen distantziak gorabehera, egungo  egoerarekin erkaketa ez egitea ezinezkoa bihurtzen da. Hala ere, eta besteak beste, emakumearen berezko defentsa egiten duela aitortu behar zaio.

Jesusek, ezkontzaren balioa agertzeaz gain, norberaren jarrera morala ondo zaindu behar dela aldarrikatzen du. Kristauen konpromisoa handia da eta garrantzitsua egiten duena. Senar-emazte kristauek, ereduak izateaz gain, kanporatzen eta agertzen gehiago inplikatu beharko lukete. Gizarteari begira, kristau ezkontzarekiko jarrerak irabaziko luke.

Rosa Miren Pagola

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.