HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Urtarrilak 22
Aldi hartan, Jesus etxera itzuli zen bere ikasleekin. Berriro ere jendetza handia bildu zen, eta ezin zuten otordurik ere egin Jesusek eta ikasleek. Jesusen ahaideak, hori jakitean, hura hartu eta eramateko asmotan etorri ziren, burutik egina zegoela esaten baitzuten.
Markos 3, 20-21.
Jesusen etorrera ez zen hutsala izan inondik; bere presentzia, bere mezua eta bere egitekoek nekez uzten dute gizarte-giroa eta egunerokotasuna lehengo berean. Bere familia berria osatu zuen ikasle-talde fidela izango zuen beti ondoan eta bidelagun. Ez zen eta ez da ohikoa norbera sekulan bakarka ez agertzea. Bada Jesusen kasuan halaxe izan zen.
Bestetik ere, Jesusen bizitza publikoa hasi eta berehala, jende asko ibiliko zaio jarraika; zeinahi ere zen sartzen zen herritan, are jende berri gehiago bilduko zitzaion. Ziur asko gutxik ulertuko zuten hasiera hartan bene-benetan zertan ari ziren, zein zen zinez Jesus berau zen Egia – Hasteko eta behin, eta ziurrenik, ezta eraman nahi zuten senitartekoek ere. Jesus, dena den, aurrez aurrekoan izugarrizko indar erakartzailea zuen. Bere mezua, Berri Ona, bere pertsonari dago hertsiki lotuta. Gero hau edo beste huraxe sinisten dugula aitortuko dugu gure fede-edukien bitartez, baina, hori ondorengo aitorpen formala baino ez dugu izango, sakonean, aldez aurretik, eta ezer baino askoz lehenago Berarengan, Jainkoaren Semea den pertsonarengan sinesten dugu.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.