HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Urtarrilak 1

Aldi hartan, artzainak lasterka joan ziren Belenera, eta han aurkitu zituzten Maria eta Jose eta jaioberria askan etzana. Ikusi zutenean, haurtxo hartaz esan zitzaiena kontatu zuten. Artzainek esandakoa entzun zuten guztiak harriturik gelditu ziren. Mariak, berriz, gogoan jasotzen zituen gauza hauek guztiak, bere barruan hausnartuz.

Eta artzainak, entzun eta ikusi zutenagatik, Jainkoari aintzaka eta goraka itzuli ziren, dena aingeruak esan bezala gertatu baitzitzaien. Jaio eta zortzi egunera haurra erdaindu zutenean, «Jesus» ezarri zioten izena, sortu aurretik aingeruak esan bezala.

Lukas 2, 16-21.

Gabon-Eguberri giroan ospatzen ditugun egun hauek ez ditugu hausnarketa edo buruhauste azterketa mardulak egiteko egunak, baizik eta Mariak bezala bihotzean hausnartzekoak, irakurritako kontakizunean murgiltzekoak “bertan bagina bezala”, san Inaziok proposatzen digun eran.

Gaur Elizak Maria Jainkoaren Ama bezala ospatzen du, eta ospakizun horretara bultzatzen gaitu Ebanjelioak ere: ezerez sentitzen den honek bere sabela ireki dio Jainkoari, bere bitartez gutarrago gerta dadin, emakumeagandik jaioz, aska batean etzana. Nola ez harritu?, nola ez Jainkoa aintzatu, goratu?

Bejondeigula guztioi! Hau bai dela urteari hasiera gozoa ematea: Jainkoa gurekin eta Ama zoragarriaren besoetan!

Jexus Artola

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.