Nire fedea

2021 Urr 22

Gure Aitan sinisten dut.

Gurea dena eta ez nirea.

Zeruetan zaudena.

Izen Santua duzuna.

Lurrean zaudena, zurea den lur honetan nahi gaituzuna.

Zure Erreinuagan, zure proiektuagan, zure nahiagan sinisten dut.

Zeruan bezala lurrean ere egiten delako.

Zuk banatzen diguzun ogian sinisten dut.

Gure zorrak barkatzen dituzuna nahiz eta guk gure zordunei barkatu ez beti.

Zu zara nitaz arro sentitzen dena eta horregatik beti beste aukera bat ematen didazuna, diguzuna.

Ez gaitzazu, zu barik bizitzeko tentaldian laga.

Mugitu gaitzazu, astindu gaitzazu, itxaropena gugan sortu ezazu.

Eta orduan bizitzaren jarioak harrapatuko gaitu.

Zure eta nire eskuen artean beste guztienak,

Zeregin gisa,

Euskarri gisa,

Laztan gisa,

Kate gisa,

Hesi gisa,

Babesleku gisa.

Hala bedi, orain egunero eta beti.

Hala bedi. Amen.