HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abuztuak 21

Aldi hartan, Jesus honela mintzatu zitzaien jendetzari eta ikasleei: «Lege-maisuak eta fariseuak Moisesen maisu-aulkianeseriak daude. Egizue, beraz, eta bete haiek esandako guztia; baina ez egin egiten dutena; esan, esaten baitute, bainaegiten ez. Zama astunak eta eraman ezinezkoak lotzen dituzte, eta besteei leporatzen; baina berek atzamar batez ere ez dituzte mugitzen. Egiten duten guztia, jendeak ikusteagatik egiten dute; larrutxa zabalak erabiltzen dituzte bekokian,eta borlatxo deigarriak mantu barrenean. Afarietan lehenengo jarlekuak, eta sinagogetan aurreneko aulkiak maitedituzte, plazetan jendeak agur egitea eta denek “maisu” deitzea.

Zuek, ordea, ez utzi inori “maisu” deitzen, bakarra baita zuen maisua, eta zuek guztiok elkarren senide baitzarete. Eta ez deitu lurrean inori “aita”, bakarra baita zuen Aita, zerukoa. Eta ez utzi inori “gidari” deitzen ere, bakarra baita zuen gidaria, Kristo.

Zuetako handiena izan bedi zuen zerbitzari. Bere burua goratzen dueña beheratu egingo du Jainkoak, eta bere burua beheratzen duena goratu».

§ Mateo 23, 1-12.

Hipokrisia ez da Nazareteko Jesusen gustukoa. Ez nirea ere, eta zurea ere ez delakoan nago. Gauza bat esan eta beste bat egitea da lege-maisuak egiten zutena, eta jokabide hori salatzen du Jesusek. Esandakoa ondo esaten badute ere, jokabideak bestelakoak dira. Gainera, Jainkoaren izenean egiten zuten, eta argi ikusten da lege-maisuak aldarrikatzen duten jainkoa, ez dela Jesusen Jainkoa, ez da Aita, ez da errukiorra.

Nazareteko Jesusen Jainkoa askatzailea da, eta ez dizkigu eraman ezin ditugun zamak jartzen. Jesus bere ikasleentzat askatzailea izan zen bezala, bere ikasleei modu berean jokatzeko eskatzen die, eskatzen digu. Horretarako beharrezkoa da jarrera aldatzea, besteen zerbitzari bihurtuz, apaltasunez jokatuz.

Izan gaitezen gu ere besteentzat askatzaile, eta zamak arintzen saiatu gaitezen bestearen senide izanez, bestearen laguna izanez.

Muñoa

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.