HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Azaroak 1

Aldi hartan, jendetza ikusirik, Jesus mendira igo zen. Eseri eta ikasleak inguratu zitzaizkion. Orduan, honela hasi zitzaien irakasten:

«Zorionekoak gogoz behartsu direnak, berena baitute Jainkoaren erreinua.

Zorionekoak atsekabetuak, beraiek baititu Jainkoak kontsolatuko.

Zorionekoak apalak, berek izango baitute agindutako lurra ondare.

Zorionekoak zuzentasunaren gose eta egarri direnak, beraiek baititu Jainkoak aseko.

Zorionekoak errukitsuak, beraiek baititu Jainkoak erruki izango.

Zorionekoak bihotz-garbi direnak, berek ikusiko baitute Jainkoa.

Zorionekoak bakegileak, Jainkoaren seme-alaba izango baitira.

Zorionekoak zuzentasunagatik erasoa jasaten dutenak, berena baitute Jainkoaren erreinua.

Zorionekoak zuek, nigatik madarikatuko zaituztetenean, erasoka eta gezurrez gaizki esaka erabiliko zaituztetenean. Poztu zaitezte eta alaitu, handia izango baita zuen saria zeruetan».

§ Mateo 5, 1-12a.

Zorion hitzak, agian, nolabait, despistatu egiten gaitu, bereziki, gure gizartearen zati baten hizkuntzan lasai eta ongi bizitzera mugatzen delako zoriona. Jesusek, ordea, zentzu aberatsagoa eta ederragoa zabaltzen digu: bizitza abentura eder bat da (Berri Onean oinarritutako abentura, noski), eta besteentzat horren isla izan behar da (inplikazioa, beraz). Horrela baino ez ditugu bizitza betearen eta asearen bideak urratuko; agian, ez da beti bizitza lasaia izango, besteentzako ona ere bilaraziko digulako, baina bai beti betea, gure bizitzak zentzua edukiko duelako (saririk handiena), Jesusen bizitzak izan zuen antzera. Gaur, berriro ere, denoi gonbidapena zabaltzen digu, gogoratuz horretarako lehen pausoa bihotzeko jarreran dagoela: bihotzez behartsu sentitu eta izan. Hortik dator eta etorriko da egiazko poza, alaitasuna eta saria.

Arantxa Jaka

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.