HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Maiatzak 18

Aldi hartan, ikasleek esan zioten Jesusi: «Orain bai argi hitz egiten duzula, eta ez irudi bidez. Orain badakigu dena dakizula eta ez duzula inork galdetu beharrik; horregatik sinesten dugu Jainkoagandik etorri zarela». Jesusek erantzun zien: «Orain sinesten duzuela? Hara, badator ordua, hobeki esan, etorria da, nor bere aldetik joanez sakabanatu eta Ni bakarrik utziko nauzuen ordua. Baina Ni ez nago bakarrik, neurekin baitut Aita. Hau esan dizuet, nigan bakea izan dezazuen. Izango duzue larrialdirik munduan; baina izan adore, garaitu dut Nik mundua».

Joan 16, 29-33.

Giza existentzia, ilargia bezala, argia eta itzala da, nahiz eta gure kulturak existentziaren alde ilun baina saihestezinak ezkutatzeko ahaleginak egiten dituen. Jesusen jarraipenean antzeko zerbait gertatzen zaigula uste dut edozein gertakari gainditzeko gai izan behar dugula uste dugularik.

Gaurko pasartean, dizipuluek Jesusek gauza guztiak dakizkielako Jainkoarengandik datorrela ulertu dutela segurtasunez baieztatzen dute. Baina Jesusek segurtasun hori zalantzan jartzen die, bakarrik utziko dutelako, nahiz eta ez den bakarrik sentitzen Aita Berarekin dagoelako. Dizipuluei, bilatzen duten bakea Berarekin elkartuz aurkituko dutela ohartarazten die.

Jainkoarekiko harremanaren sendotasuna ez dago guregan, Aitarekiko harremanean baizik. Gure segurtasuna eskatu gabe bizitzak jartzen dizkigun frogetan azaleratzen da, Jainkoaren aurrean bakarrik gaudenean eta, bat-batean, giza laguntzak eta ilusio handiak lausotzen direnean. Orduan agertzen da zure bihotzaren benetako euskarria: zuregan edo Jaunarengan, erabateko abandonuan. Eskatu gabe bizitzak ekartzen dizkigun frogek gure baitan/-ra sarrarazten gaituzte, isiltasuna desiratuz, bakardadean murgilduz «Bakarrarekin bakarrik» egoteko. 

Jon Arruti

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.