Ukitzen al gaitu ingurumen-hondamendiak gure bizimoduan?

2025 Abe 15

COP 30 Belemen. Aita Santuak sorkuntza zaintzeko konpromiso ausartak eta zehatzak hartzeko eskatu die munduko liderrei, bakea eta ingurumen-erantzukizuna bereizi gabe lotuta daudela gogoraraziz. “Bakea landu nahi baduzue, kreazioa zaindu “. Mezu horrek argi erakusten du gure guztion etxea zaintzea betebehar morala eta bake iraunkorrerako bidea dela. “Erronka horiek arriskuan jartzen dute planeta honetako guztion bizitza, eta nazioarteko lankidetza eta multilateralismo kohesionatua eta etorkizunera begirakoa eskatzen dute, bizitzaren sakraltasuna, Jainkoak gizaki bakoitzari emandako duintasuna eta guztion ongia erdigunean jar ditzaten“.

2015eko Laudato Si (LS) entziklikan benetako “bihurketa” baterako deiak aurkitzen ditugu, eta horrek gizartean murgilduta dugun bizimodua zalantzan jartzera eraman behar gaitu: “kontsumoa”, “edukitzea”, “gozatzea”… Horrek ez ditu konpontzen planetarentzat eta bertan bizi garen pertsonentzat dituen ondorioak.

  • Geure gainetik beste instantziarik aitortzen ez badugu, dena geu garela ikusten badugu, orduan hasten da kreazioaren hondamen eta xahutzea.
  • Tamalez, ingurumen krisiari irtenbide zehatzak aurkitzeko ahalegin asko, sarritan, frustratu egiten dira, ez bakarrik boteretsuek errefusatzen dituztelako, baita beste guztien interes faltagatik ere. Konponbideak oztopatzen dituzten jarrerak, fededunen artean ere, arazoaren ukaziotik hasi eta indiferentziaraino iristen dira, edo, bestela, etsipen erosoan edo konponbide teknikoen konfiantza itsuan murgildu. Solidaritate unibertsal berria behar dugu.
  • Inoiz ez dugu azkeneko bi mendeotan bezain gaizki tratatu eta hainbeste zauritu guztion etxea. Aita Jainkoaren tresna izatera deituak gaude, gure planeta, sortu zuenean, amestu zuena izan dadin, eta pentsatu zuen bake- eta edertasun-proiektuari erantzun diezaion.
  • Aldi berean, gainazaleko ekologia arin eta itxurakeriazko bat ari da hazten; jendea lokartu eta arduragabetasun alaian murgilarazten duena. Krisi sakonen garaian gertatu ohi den eran, zeinek erabaki adoretsuak eskatzen dituzten, badugu halako tentazio bat gertatzen ari dena ez dela egia pentsatzeko. Gainazalera begiratzen badugu, kutsadura- eta degradazio-zantzu batzuk ikusi bai, baina hortik aurrera ez du ematen gauzak hain larriak direnik eta pentsatzen dugu planetak luzaro iraun lezakeela egungo baldintzetan. Jokaera iheskor hori baliatzen dugu geure bizi-estiloarekin, eta produkzio- eta kontsumo-ereduarekin jarraitzeko. Honela moldatzen da gizakia bere joera auto-desegile guztiak elikatzeko: ez ikusten saiatuz, ez onartzeko borrokatuz, erabaki garrantzitsuak atzeratuz, ezer gertatuko ez balitz bezala jokatuz.
  • Kreazioaren kontakizunek, Hasieraren liburuan, bere hizkuntza sinboliko eta narratiboan, aditzera ematen dute giza existentzia estuki lotuta dauden funtsezko hiru harremanetan oinarritzen dela: Jainkoarekiko, hurkoarekiko eta lurrarekiko harremanean. Hiru bizi-erlazioak hautsi egin dira, ez bakarrik kanpoan, baita gure baitan ere. Haustura hau bekatua da. Kreatzailearen, gizadiaren eta sortutako guztiaren arteko harmonia suntsitu egin zen Jainkoaren lekua hartu nahi izan genuelako, gu izaki mugatutzat onartzeari uko eginez. Horrek lurra «menperatzeko» agindua ere desnaturalizatu zuen (ik. Has 1,28) eta «landu eta zaindu» (cf. Has 2,15) ere. Ondorioz, gizakiaren eta naturaren arteko jatorrizko harreman harmoniatsua gatazka bihurtu zen (ik. Has 3,17-19).
  • «Landu» hitzak kultibatu, goldatu edo lan egitea esan nahi duen bitartean; «zaindu» hitzak babestu, zaindu, jagon, gorde eta begiratzea esan nahi du. Horrek elkarrekikotasun arduratsuko harremana dagoela gizakiaren eta naturaren artean ondorioa dakar. Komunitate bakoitzak bere biziraupenerako behar duena har dezake lurraren ontasunetik, baina, era berean, babestu egin behar du eta etorkizuneko belaunaldientzako emankortasunaren jarraipena bermatu.

Konponbide bat desazkundea litzateke: gutxiago ekoiztea eta gutxiago kontsumitzea, planeta-eskalan gutxiagorekin ondo bizitzeko. Aldaketa sozial sakon eta zabala dakar. Zoriontsuak izatea (ondo bizitzea, azken batean hori baita gizaki gisa lortu nahi duguna) gutxiagorekin.

Nola kokatzen naiz errealitate horren aurrean kristau gisa?

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.