HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Martxoak 24
Aldi hartan, Jesus Nazaretera joan zen. Eta sinagogan jendeari esan zion: «Hara Nik egia esan: Ez da profetarik bere herrian onartua denik. Egiaz esaten dizuet: Bazen emakume alargunik asko Israelen Eliasen garaian, hiru urte eta sei hilabetez euria egin gabe egonik, lurralde guztian gosete gorria izan zenean; hala ere, Jainkoak ez zion haietako inori bidali Elias, Sidon herrialdeko Sareptako alargunari baizik. Eta bazen legenardunik asko Israelen Eliseo profetaren garaian; hala ere, ez zen haietako inor sendatu, Siriako Naaman baizik». Hauek entzutean, sinagogan zeuden guztiak amorruz bete ziren. Eta jaikirik, Jesus herritik kanpora atera eta herria eraikia zegoen mendiko amildegira eraman zuten, handik behera botatzeko asmotan. Baina Jesus haien erditik igaro eta bere bidetik joan zen.
Lukas 4, 24-30.

Jesusek aipatzen dituen profetek ez zuten erabaki norengana joango ziren jendea laguntzera, Jainkoak adierazi zien, zuzenean edo zeharka, zer egin behar zuten. Seguraski, Eliasek eta Eliseok nahiago izango zuten beren herriko gaixoak sendatu, baina ez zegokien hori egitea. Desira hori normala eta ona da, baina fededunok haratago joatera deituak gaude. Kristauok Jainkoak zer eskatzen digun ulertzen saiatu behar dugu. Ez da erraza, benetan ahalegintzea eskatzen du. Jainkoaren Nahi hori zein izango ote den ezin dugu guk erabaki. Bere Borondateak ez du mugarik, eta mugarik gabe berriona zabaltzera dei gaitzake, gure jaioterrian gauden edo guretzat erosoa den eremu batean egongo garen edo ez axola gabe.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments