Berri onen egunkaria

2024 Mar 14

Bizitzan berri ona izatea,
keinua, hitza, irudia, isiltasuna, abestia izatea.
Kalera irten egunero, azken txokora iritsi.
Luze gabe, denentzat,
eramatea arnasa… Jainkoarena.
Batzuengan jakin-mina esnatzeko
moduan bizitzea,
gutxiagorekin, besteekin,
arriskuarekin, doan.
Besteek, behartsuek,
gure denbora jaten utziz,
beraiengan aurkitu arte, guk,
galdutako identitatea.
Eta beti, beti, beti, lekua bilatu
jendearen artean.
Bera baita, zalantzarik gabe, Jainkoaren
berri ona.
Beldurrak pausatzea, ametsak altxatzea,
bere pausu keinukariak ibiltzea,
guztiek  diren altxor handia agerian uztea
lortu arte.

(Itzulpena: Itziar Errandonea)

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude