Gure eguneroko borroka

2024 Ots 19

Bizitza batek irauten duen gerra bat da,
nire baitan bi mundu aurrez aurre jartzen dituena.
Zerbaiten eta osotasunaren artean,
“oraingoz” eta “betirako” artean,
“ni” eta “Zu” artean…
Segurtasunak arriskuari egin behar dio aurre,
konfiantzari bermeak,
zaratak beti populatu gabeko isiltasunari,
miseria txikiak Maitasunaren aurka daude
eta harrotasunak egia zapaldu nahi du.
Emadazu, Jauna, borrokatzeko gaitasuna.
Egunero borrokatu behar da
azken egun horretara arte
non Zuk bion partez irabaziko duzun.
Eman fedea ebanjelioa, ontasuna, sakrifizioa
edo gurutzearen aurrean, ez errenditzeko.
Emaidazu poza ustekabe bakoitzari,
erorketa bakoitzari, ekaitz bakoitzari aurre egiteko.
Ni, nire aldetik, hemen nago,
nire indar gutxirekin,
nire beso gaixoekin,
arraunean jarraitzeko prest.
Ez dakit nahikoa den
baina saiatu beharra dago.

(Itzulpena: Itziar Errandonea)

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.