Bilgarria eta edukia… Gabonak prestatzen

2023 Aza 6

Eguberrietarako hilabete t’erdi falta denean, kaleak eta pasealekuak edertzen dituzten argidun apaingarriak jarrita daude.

Gabonetako merkatuez eta argiztapen bereziaz gozatzeko bidaiak iragartzen dira inguruko eta urruneko hiri askotan. Gabonak badatoz!!!

Egun horietan iristen zaizkigun mezuak zorionekoak dira. Baina egia esan, mezuak holakoak dira: enpresako bazkaria edo afaria ospatzeko jatetxea askoz lehenago erreserbatu behar dela; opariak (jakina, opari asko, ia ezertarako balio ez badute ere) erosi behar ditugula; janari onez zuzkitu behar garela, gero abenduan prezioz igoko direla; oparo kontsumitu behar dugula; lagunekin elkartu, festak ospatu… horretan oinarritzen baita iragartzen diguten zoriontasuna.

Bestalde, kontsumoa, gastu handia…, Gabonetako benetako edukia izan beharko lukeen jasangarritasun gutxiko bilgarri bat da. Eta egia esan, zein da iragartzen diguten eduki hori? Ez ote da bilgarria bera?

Fededunentzat badakigu Eguberriak baduela Jesusek helarazten digun Jainko-Maitasunaren mezua, agian bilgarri gutxi behar duena.

Hausnarketarako:

  • Kontziente al gara bilgarri kontsumistak ezkutatzen duen edukiaz?
  • Gabonak ospatuko ditugu ala Gabonetako bilgarria bakarrik?
Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.