Gure lurraren alde

2023 Ira 4
Jainko ahalguztiduna,
unibertso osoan
eta izakirik txikienetan zaudena,
Zuk, existitzen den guztia zure samurtasunaz inguratzen duzuna,
isuri guregan zure maitasunaren indarra,
bizitza eta edertasuna zain ditzagun.
Eman bakea anai-arrebak bezala bizi gaitezen
inori kalterik egin gabe.
Behartsuen Jainkoa,
lagun iezaguzu erreskatatzen
zure begietara hainbeste balio duten
lur honetako abandonatu eta ahaztuak.
Senda itzazu gure bizitzak,
munduaren babesle izan gaitezen
eta ez harrapariak,
edertasuna erein dezagun
eta ez kutsatzea eta suntsitzea.
Ukitu lurreko behartsuen alde
onurak besterik
bilatzen ez dituztenen bihotzak.
Erakuts iezaguzu gauza bakoitzaren balioa aurkitzen,
mirespenez begiratzen,
zure argi amaigaberako bidean
izaki guztiekin
oso lotuta gaudela onartzen.
Eskerrik asko egunero gurekin zaudelako.
Animatu gaitzazu, mesedez,
justiziaren, maitasunaren eta bakearen aldeko gure borrokan.

(Itzulpena: Itziar Errandonea)

Oihartzunak (1 oihartzun daude)
L

1 Comment

  1. Avatar

    Oso ideia ona iruditzen zait Aita Santuaren (edo gotzainen, apaizen, laikoen, …) testuak hona ekartzea, jatorrizkoan edo itzulita… Mila esker!

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude