Gure Aitaren parafrasia

2023 Eka 5

Oi gure Aita santua: sortzaile, berrerosle, kontsolatzaile eta salbatzaile gurea.

Zeruetan zaudela: aingeruetan eta santuetan; ezagutzarako argiztatzen gaituzuna, zu, Jauna, argia zarelako; maitasunerako sutzen gaituzuna, zu, Jauna, maitasuna zarelako; guregan bizi zarela eta zorionerako amestzen gaituzuna, zu, Jauna, on handia zarelako, betiereko ona, zeinetatik dena ongi datorren, eta hori gabe ez dago inolako onik.

Santifikatua izan bedi zure izena: argitua izan bedi gugan zure berria, ezagut dezagun zein den zure onuren zabalera, zure promesen luzera, maiestatearen bikaintasuna eta judizioen sakontasuna.

Zatoz zure erreinura, graziaz gugan otoitz egin dezazun eta zure erresumara iritsarazi gaitzazun, non zure ikuspena agerikoa baita, zure luzamendu perfektua, zure konpainia dohatsua, zure laguntasuna erabatekoa.

Egin bedi zure nahia lurrean zeruan bezala: bihotz osoarekin maita gaitezen, beti zugan pentsatuz; arima osoarekin, beti zu desiratuz; buru osoarekin, gure asmo guztiak zuregana zuzenduz, zure ohore osoan bilatuz; eta gure indar guztiekin, arimaren eta gorputzaren indar eta zentzu guztiak zure maitasunaren zerbitzura xahutuz, eta ez beste ezertan, eta gure lagun hurkoa geure burua bezala maita dezagun, guztiok geure indarren arabera zure maitasunera erakarriz, besteen ongiaz eta gureaz alaituz eta beren gaitzetan errukiz eta inori estropezu egiteko aukerarik eman gabe.

Gure eguneroko ogia: zure Seme maitea, gure Jaun Jesukristo: guganako izan zuen maitasunaren oroimen, eta gugatik esan, egin eta sufritu zuenarena.

Eta barkatu gure zorrak: zure errukiagatik, zure Seme maitearen pasioaren bertuteagatik eta Ama Birjina dohatsuaren eta zure hautetsi guztien merezimendu eta bitartekoengatik.

Guk gure zordunei barkatzen diegun bezala, eta erabat barkatzen ez duguna, egin ezazu zuk, Jauna, erabat barka dezagun, zugatik etsaiak benetan maita ditzagun, eta zure aurrean debozioz bidera ditzagun, inor gaizki ez itzuliz, eta zuregan guztiontzat onuragarri izan gaitezen.

Eta ez gaitzazu tentaziora eraman: ezkutukoa edo agerikoa, bat-batekoa edo inportantea.

Gaitzetik libra gaitzazu gero eta gehiago: iraganekotik, oraingoagatik eta etorkizunekotik.

AMEN

(Itzulpena: Itziar Errandonea)

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude