Jainkoak pozez ematen duena maite du.
Jainkoari eta jendeari gure esker ona erakusteko modurik onena
dena pozez onartzea da.
Zoriontsu izan Berarekin, orain.
Horrek esan nahi du: Berak maite duen bezala maitatzea,
Berak laguntzen duen bezala laguntzea,
Berak ematen duen bezala ematea,
Berak zerbitzatzen duen bezala zerbitzatzea,
Berak salbatzen duen bezala salbatzea, Berarekin egunean 24 orduz egotea,
Bera ukitzea bere behartsu mozorroarekin behartsuen artean
eta sufritzen ari direnen artean.
Bihotz alaia maitasunezko bihotz sutsuaren emaitza normala da.
Izpirituaren dohaina da, ariman bizi den Jesusen alaitasunean parte hartzea.
Gorde dezagun gure bihotzetan Jainkoaren maitasunaren poza eta partekatu dezagun
Berak gutako bakoitza maite gaituen bezala elkar maitatzeko poz hau.
Jainkoak bedeinka gaitzala.
Amen
(Itzulpena: Itziar Errandonea)
Alaitasuna maitasunaren eskutik dator. Maitasuna banatu gabe, modu batera edo bestera “Jainkoarena” izan gabe, egon daiteke agian asetasun oker bat, baina ez alaitasuna.