Maitatzen ikasteko otoitza

2022 Eka 27

Jauna, gose nagonean, emadazu janaria behar duen norbait;
Egarri naizenean, emadazu ura behar duen norbait;
Hotza sentitzen dudanean, emadazu beroa behar duen norbait.
Sufritzen dudanean, emadazu kontsolamendua behar duen norbait;
Nire gurutzeak astuna dirudienean, utz iezadazu bestearen gurutzea partekatzen;
Behartsu nagoenean, jarri nire ondoan behartsuren bat.
Astirik ez dudanean, emadazu nire minutuak behar dituen norbait;
Umiliatzen naizenean, eman aukera norbait goraipatzeko;
adorerik gabe nagoenean, emadazu norbait hari adore berria emateko.
Besteek ni ulertzea nahi dudanean, emadazu nire ulermena behar duen norbait;
Besteak nitaz arduratzea behar dudanean, emaidazu lagun dezadaken norbait;
Neure buruaz pentsatzen dudanean, beste norbaitengana eraman ezazu  nire arreta.
Egiguzu, Jauna, gure anaiei zerbitzatzeko duin;
Emaiezu, gure eskuen bidez, eguneroko ogia ez ezik, gure maitasun errukiorra ere,
zurearen irudia.

(Itzulpena: Itziar Errandonea)

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.