Bilaketaren emaitzak

  • Terminoa

  • Atala

  • Aroa

Uztailak 14

Aldi hartan, Jesusek esan zuen: «Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsuei eta burutsuei gorde eta jende xumeari agertu baitizkiozu. Bai, Aita, hala izan duzu gogoko. Nire Aitak dena eman dit, eta ez du inork Semea ezagutzen, Aitak baizik; ezta Aita ere, Semeak baizik, eta Semeak agertu nahi dionak baizik».

Uztailak 13

Aldi hartan, Jesus miraririk gehienak egin zitueneko herriak gaitzesten hasi zen, bihotz-berritu ez zirelako: «Ai zu, Korozain! Ai zu, Betsaida! Izan ere, Tiro eta Sidon hiri jentiletan zuengan bezainbeste mirari gertatu izan balitz, bihotz-berrituak ziratekeen aspaldi, dolu-jantziz eta hautsez estalirik. Horregatik, hau diotsuet: auzi-egunean, zigor bigunagoa izango dute Tirok eta Sidonek, zuek baino.

Eta zu, Kafarnaum, zeruraino altxatuko zarela? Lurraren barreneraino eroriko zara! Izan ere, zuregan bezainbeste mirari gertatu izan balitz Sodoman, gaurdaino iraungo zukeen. Horregatik, hau diotsuet: auzi-egunean, zigor bigunagoa izango du Sodomak, zuk baino».

Uztailak 12

Aldi hartan, Jesusek esan zien apostoluei: «Ez uste izan munduari bakea ekartzera etorria naizenik; bakea ez, baizik banaketa ekartzera etorria naiz. Bai, semea aitagandik banatzera etorri naiz, alaba amagandik eta erraina amaginarrebagandik banatzera. Eta nork bere etxekoak izango ditu etsai.

Aita nahiz ama Ni baino maiteago duena ez da niretzat gai; semea nahiz alaba Ni baino maiteago duena ez da niretzat gai. Bere gurutzea hartu eta jarraitzen ez didana ez da niretzat gai. Bere biziaren jabe izan nahian dabilenak galdu egingo du; bere bizia nigatik galtzen duenak, ordea, eskuratu egingo du.

Zuek onartzen zaituztenak Ni onartzen nau, eta Ni onartzen nauenak bidali nauena…

Uztailak 11

Aldi hartan, Jesus Hamabiei dei egin eta binaka bidaltzen hasi zen, espiritu gaiztoak botatzeko ahalmena ematen ziela.

Biderako ezer ez hartzeko agindu zien, makila besterik: ez ogirik, ez zakutorik, ezta dirurik ere gerrikoan; oinetan sandaliak eraman zitzatela; baina aldatzeko soinekorik ez.

Gero, nola jokatu esan zien: «Etxe batean sartzean, gelditu bertan herri hartatik atera arte. Eta nonbait onartzen ez bazaituztete eta entzun nahi ez badizuete, handik alde egitean, astindu zeuen oinetako hautsa, haien kontrako seinaletzat».

Joan ziren, bada, Hamabiak eta Berri Ona hots egin zuten, jendea bihotz-berri zedin. Deabru asko botatzen zuten eta gaixo asko sendatzen, olioz…

Uztailak 10

Aldi hartan, Jesusek esan zien apostoluei: «Ikaslea ez da irakaslea baino gehiago, ezta morroia ere nagusia baino gehiago. Nahikoa du ikasleak irakaslea adina izatea, eta morroiak nagusia adina. Etxeko jaunari Beeltzebul deitu badiote, zer ez ote diete deituko haren etxekoei? Ez izan jendearen beldur! Izan ere, ez dago ezer gordea agertuko ez denik, ezta ezer ezkutuan ere jakingo ez denik. Gaueko ilunpean esaten dizuedana esan zuek egun-argitan, eta belarrira entzuten duzuena hots egin etxe-gainetik. Ez izan beldurrik gorputza hil bai, baina bizia kendu ezin dutenei; izan beldur, gorputza ez ezik, pertsona osoa ere infernuan gal dezakeenari.

Ez al dira bi txori txanpon…

Uztailak 9

Aldi hartan, Jesusek esan zien apostoluei: «Hara, ardiak otso artera bezala bidaltzen zaituztet. Izan zaitezte, bada, sugeak bezain zuhur eta usoak bezain xalo.
Kontuz jendearekin! Auzitegietara eramango zaituztete eta sinagogetan zigorkatuko; agintarien eta erregeen aurrera eramango zaituztete nigatik, aitormen egin dezazuen haien eta jentilen aurrean. Eramaten zaituztetenean, ez egon zer eta nola esango duzuen kezkatan: une hartan bertan adieraziko dizue Jainkoak zer esan; ez zarete zuek mintzatuko, zuen Aitaren Espiritua mintzatuko da zuen bidez.

Anaiak anaia emango du heriotzara, eta aitak semea; seme-alabak gurasoen aurka altxatuko dira eta hil egingo dituzte. Mundu…

Uztailak 8

Aldi hartan, Jesusek esan zien apostoluei: «Bidean zoaztela, hots egin hurbil dela zeruetako erreinua. Senda itzazue gaixoak, piztu hildakoak, garbitu legenardunak, bota deabruak. Hutsean hartu duzue, eman hutsean. Ez eraman urrerik, ez zilarrik, ez dirurik gerrikoan; ez zakutorik biderako, ez soinekorik aldatzeko, ez oinetakorik, ezta makilarik ere, zor baitzaio langileari behar duen jatekoa.

Edozein herritan nahiz auzotan sartzen zaretela, jakizue ba ote den konfiantzazko inor, eta gelditu haren etxean, herri hartatik atera arte. Etxean sartzean, egin bake-agurra; etxekoak duin badira, hel bekie zuen bakea; duin ez badira, berriz, zuen bakerik gabe geldituko dira.

Onartzen…

Uztailak 7

Aldi hartan, Jesusek, hamabi ikasleei dei eginik, ahalmena eman zien espiritu gaiztoak botatzeko eta gaitz eta eritasun guztiak sendatzeko.

Hona hamabi apostoluen izenak: lehenbizi Simon, Pedro deritzana, eta honen anaia Andres; Santiago Zebedeorena eta honen anaia Joan; Felipe eta Bartolome, Tomas eta Mateo zergalaria, Santiago Alfeorena eta Tadeo, Simon Zelote eta Judas Iskariote, Jesus saldu zuena.

Hamabi horiek bidali zituen Jesusek, ohar hauek eginez: «Ez joan jentilen lurraldeetara, ez sartu Samariako herrialdean ere, baizik eta zoazte Israel herriko ardi galduetara. Bidean zoaztela, hots egin hurbil dela zeruetako erreinua».

Uztailak 6

Aldi hartan, deabruaren menpe zegoen mutu bat ekarri zioten Jesusi. Honek deabrua bota zuen, eta mutua hizketan hasi zen. Jendeak, harriturik, zioen: «Ez da Israelen egundaino horrelakorik ikusi».

Fariseuek, berriz, hau zioten: «Deabruen buruzagiaren indarrez botatzen ditu honek deabruak».

Herriz herri eta auzorik auzo zebilen Jesus, hango sinagogetan irakasten, erreinuari buruzko Berri Ona hots egiten eta gaitz eta eritasun guztiak sendatzen. Jendetza ikustean, erruki izan zuen, nekatua eta lur joa baitzegoen jende hura, artzainik gabeko ardiak bezala. Orduan, ikasleei esan zien: «Uzta ugaria da, baina langileak gutxi. Erregutu, bada, uzta-jabeari, bidal ditzala…

Uztailak 5

Aldi hartan, Jesus mintzatzen ari zela, buruzagietako bat etorri zitzaion eta, ahuspezturik, esan zion: «Hil berria dut alaba; baina zatoz hari eskua ezartzera, eta biziko da». Jesus jaiki eta ondoren joan zitzaion bere ikasleekin.

Hontan, hamabi urte hartan odol-jarioz zegoen emakume bat atzetik hurbildu zitzaion Jesusi eta soineko-ertza ukitu zion, hau baitzioen bere baitan: «Jantzia bederen ukitzen badiot, sendatuko naiz».

Itzuli zen Jesus eta, emakumea ikustean, esan zion: «Izan bihotz, alaba! Zeure sinesmenak sendatu zaitu». Eta ordu beretik sendatua gelditu zen.

Iritsi zen Jesus buruzagiaren etxera eta, hango erostariak eta jendearen istilua ikustean, esan zien…