Bilaketaren emaitzak

  • Terminoa

  • Atala

  • Aroa

Urtarrilak 31

Aldi hartan, Jesus eta ikasleak itsasoaz bestaldera joan ziren, gerasatarren lurraldera. Jesus ontzitik jaitsi zeneko, espiritu gaiztoaren menpe zegoen gizon bat atera zitzaion hilobi artetik bidera. Hilobietan bizi zen, eta ezin zuen inork lotuta eduki, ezta katez ere; askotan lotua zuten girgiluz eta katez, baina hark kateak hautsi eta girgiluak puskatu egiten zituen, eta ez zen inor ere hura menderatzeko gauza. Gau eta egun, hilobi artean eta mendiz mendi ibili ohi zen etengabe, marrumaka eta bere burua harriz zauritzen.

Urrutitik Jesus ikustean, lasterka joan eta aurrean ahuspeztu zitzaion. Eta oihu handiz esan zion: «Zer duzu nirekin, Jesus, Goi-goiko Jainkoaren Seme…

Urtarrilak 30

Aldi hartan, Jesus honela hasi zitzaien hitz egiten: «Gaur bete da, orain entzun duzuen Liburu Santuko hitz hau» Denek Jesusen alde hitz egiten zuten eta harriturik zeuden Jainkoaren onginahiaz esaten zituenengatik. Baina hau zioten: «Ez al da, ba, hau Joseren semea?»

Orduan, Jesusek esan zien: «Harako esaera hura gogoraraziko didazue, noski: “Sendagile, sendatu zeure burua “, eta esango: “Egitzazu hemen ere, zeure herrian, Kafarnaumen egin omen dituzun gauzak”».

Eta erantsi zuen: «Hara, egia esan: Ez da profetarik bere herrian onartua denik. Egiaz esaten dizuet: Bazen emakume alargunik asko Israelen Eliasen garaian, hiru urte eta sei hilabetez euria egin gabe egonik…

Urtarrilak 29

Egun hartan, ilunabarrean, Jesusek esan zien ikasleei: «Goazen itsasoaz bestaldera» Jendea utzi eta ontzian eraman zuten Jesus, zegoen bezala. Beste ontzi batzuek ere jarraitu zioten. Horretan, haize-bolada zakarra atera zuen, eta olatuek ontzia jotzen zuten, ia urez betetzeraino. Jesus, berriz, txopan lo zegoen, buruko baten gainean.

Esnarazi eta esan zioten: «Maisu, ez al dizu axola gu galtzeak?» Hark, esnaturik, haserre egin zion haizeari, eta itsasoari esan: «Hago isilik! Geldi!» Gelditu zen haizea, eta barealdi handia egin zen. Jesusek esan zien: «Zergatik beldur hori? Ez al duzue oraindik sinesmenik?» Beldur-ikaraz gelditu ziren, elkarri esanez: «Nor ote dugu hau…

Urtarrilak 28

Aldi hartan, Jesusek esan zion jendeari: «Jainkoaren erreinua gizonak lurrean hazia ereitean gertatu ohi denaren antzekoa da; hura lo nahiz iratzarririk egon, gau eta egun, hazia erne eta garatu egiten da, hark nola ez dakiela. Lurrak berez ematen du fruitua: lehenengo landarea, gero galburua eta, azkenik, alea galburua betean. Eta garia heltzean, igitaiaz ekiten zaio, uztaroa da eta» Beste hau ere esan zien: «Zeren antzeko dela esango genuke Jainkoaren erreinua? Zein parabolaren bidez adieraz genezake? Mostaza-haziaren antzekoa da: lurrean ereitean, hazi guztietan txikiena da; erein eta gero, ordea, gora egiten du eta beste barazki guztiak baino handiagoa egiten da; eta…

Urtarrilak 27

Aldi hartan, Jesusek esan zion jendeari: «Lakaripean edota ohe azpian ipintzeko pizten ote da kriseilua? Ez ote da argimutilaren gainean ipintzeko pizten? Izan ere, ez dago ezer gordea agertuko ez denik, ezta ezkutuan ere argitaratuko ez denik. Entzuteko belarririk duenak, entzun beza!» Beste hau ere esan zien: «Kontu izan nola entzuten duzuen! Zuek zein neurritan entzun, neurri berean emango dizue Jainkoak, eta gehiago ere bai. Izan ere, duenari eman egingo zaio; ez duenari, ordea, duen apurra ere kendu».

Urtarrilak 26

Aldi hartan, Jesus berriz ere irakasten hasi zen itsasertzean. Eta hainbeste jende bildu baitzitzaion ondora, uretan zegoen txalupa batera igo eta bertan eseri zen. Jende taldea, berriz, lehorrean zegoen, itsasbazterrean. Gauza asko irakatsi zien parabola bidez hitz eginez.

Honela ari zitzaien bere irakastaldian: «Entzun! Behin batean, irten zen ereilea hazia ereitera. Ereitean, zenbait ale bide-bazterrean erori zen, eta txoriek etorri eta jan egin zuten. Beste zenbait harri artean erori zen, lur handirik ez zen lekuan, eta, axaleko lurra izanik, berehala erne zen; baina eguzkiak jo orduko, erre egin zen eta, sustrairik ez zuelako, ihartu. Beste zenbait ale sasi artean…

Urtarrilak 25

Aldi hartan, Jesus Hamaikei agertu eta esan zien: «Zoazte mundu guztira eta hots egin Berri Ona izaki guztiei. Sinetsi eta bataiatzen dena salbatuko da; sinesten ez duena, berriz, kondenatuko. Sinesten dutenek seinale hauek izango dituzte lagun: nire izenean deabruak botako dituzte, hizkuntza berrietan mintzatuko dira, sugeak eskuetan hartuko dituzte eta, edari hilgarriren bat edanda ere, ez die kalterik egingo; gaixoei eskuak ezarriko dizkiete eta sendatu egingo dira».

Urtarrilak 24

Aldi hartan, Jerusalemdik jaitsitako lege-maisuek hau zioten Jesusi buruz: «Beeltzebul dauka honek barruan», eta «Deabruen buruzagiaren indarrez botatzen ditu honek deabruak» Jesusek beregana deitu eta parabola hauen bidez hitz egin zien: «Nola bota dezake Satanasek Satanas? Bere baitan zatiturik dagoen erreinuak ezin du iraun. Bere baitan zatiturik dagoen familiak ezin du iraun. Era berean Satanasek ere, bere buruaren aurka jaiki eta zatiturik baldin badago, ezin du iraun; harenak egin du. Ez daiteke inor sartu indartsu baten etxean lapurretara, aldez aurretik hura lotzen ez badu; orduan, bai, harrapa ditzake haren etxeko ondasunak. Benetan diotsuet: Dena barkatuko die…

Urtarrilak 23

Teofilo agurgarria: Askok ekin dio gure artean izan diren gertakarien historia idazteari, hasieratik begizko testigu eta gero Berri Onaren predikari izandakoek jakinarazi digutenaren arabera. Neuri ere ongi iruditu zait dena bere harian zuretzat idaztea, hasieratik guztia zehatz-mehatz aztertu ondoren, hartu dituzun irakaspenak zein finkatuak dauden ikus dezazun.

Jesus, Espirituaren indarrez, Galileara itzuli zen, eta haren izena lurralde hartan guztian zabaldu zen. Hango sinagogetan irakasten zuen, eta denek goresten zuten. Jesus Nazaretera, bera hazi zen herrira, joan zen, eta larunbatean sinagogan sartu, ohi zuenez, eta zutik jarri zen irakurgaia egiteko. Isaias…

Urtarrilak 22

Aldi hartan, Jesus etxera itzuli zen bere ikasleekin. Berriro ere jendetza handia bildu zen, eta ezin zuten otordurik ere egin Jesusek eta ikasleek. Jesusen ahaideak, hori jakitean, hura hartu eta eramateko asmotan etorri ziren, burutik egina zegoela esaten baitzuten.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.