Aldi hartan, Jesus Jerikora hurbildu zelarik, itsu bat zegoen eskean bide-ertzean eseria. Jendea igarotzen sumaturik, zer zen hura galdetu zuen. Jesus Nazaretarra igarotzen zela jakinarazi zioten. Orduan, deiadarka hasi zen: «Jesus, Daviden Seme, erruki zakizkit!». Aurrean zihoazenek gogor egiten zioten isilarazteko; baina hark oihu handiagoz: «Daviden Seme, erruki zakizkit!». Jesusek, gelditurik, beregana ekartzeko agindu zien. Hurreratu zenean, galdetu zion: «Zer nahi duzu Nik zuri egitea?». Itsuak erantzun: «Ikus dezadala, Jauna!». Jesusek esan zion: «Ikusi, bada; zeure sinesmenak sendatu zaitu». Berehala ikusmena berreskuratu zuen eta Jesusen ondoren zihoan, Jainkoa goretsiz…
Bilaketaren emaitzak
Azaroak 17
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Egun haietan, larrialdi handiaren ondoren, eguzkia ilunduko da, ilargiak ez du argirik emango, izarrak zerutik amiltzen hasiko dira eta ortziak dar-dar egingo du. Orduan, Gizonaren Semea ikusiko dute hodei artean ahalmenez eta aintzaz beterik etortzen; aingeruak bidaliko ditu eta bere aukeratuak bilduko lau haizeetatik, lur-muga batetik besteraino. Ikasi pikondoaren irudi honetatik: kimua berritzen eta hostoa zabaltzen zaioneko, badakizue uda hurbil dela. Era berean, gauza horiek gertatzen ikustean, jakizue hurbil dela, ateetan, Gizonaren Semea. Benetan diotsuet: Gizaldi honetakoak hil baino lehen gertatuko dira gauza hauek guztiak…
Azaroak 16
Aldi hartan, etengabe egin behar zutela otoitz eta ez zutela etsi behar adierazteko, Jesusek parabola hau esan zien: «Bazen hiri batean epaile bat, ez Jainkoari beldurrik, ez gizakiari begirunerik ez ziona. Bazen hiri berean emakume alargun bat ere. Hau epaile harengana joaten zen, eskatzera: “Egidazu justizia aurkariarekiko auzian”. Luzaroan epaileak ez zion kasurik egin nahi izan, baina azkenean bere baitan esan zuen: “Ez diot Jainkoari beldurrik, ez gizakiari begirunerik; baina, alargun hau gogaikarri zaidanez, egingo diot justizia, behingoz bakean utz nazan”». Eta honela bukatu zuen Jaunak: «Begira zer dioen epaile zuzengabeak. Eta Jainkoak, ez ote die justizia egingo, gau…
Azaroak 15
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Noeren garaian bezala gertatuko da Gizonaren Semearen garaian ere: jan-edanean zebilen jendea eta ezkondu egiten ziren gizon-emakumeak, Noe ontzian sartu zen eguna arte; baina etorri zen uholdea eta denak galdu zituen. Gauza bera gertatu zen Loten garaian ere: jan eta edan, erosi eta saldu, landatu eta eraiki egiten zuen jendeak; baina, Lot Sodomatik atera zen egunean, su eta sufrezko euria egin zuen zerutik eta denak galdu zituen. Hala gertatuko da Gizonaren Semea agertuko den egunean ere. Egun hartan, etxe gainean egon eta bere gauzak etxean dituena ez bedi hartzera jaitsi; eta, era berean, soroan dena ez bedi atzera itzuli. Oroitu…
Azaroak 14
Aldi hartan, Jainkoaren erreinua noiz iritsiko zen galdetu zioten fariseuek Jesusi. Honek erantzun zien: «Jainkoaren erreinua ez da nabarmen etorriko. Ezin esango da: “Hona hemen” edota “hara han”; zeren Jainkoaren erreinua zuen artean baitago jadanik». Gero, ikasleei esan zien: «Iritsiko da garaia, Gizonaren Semea etorri osteko egun bat bederen ikusi nahi izango duzuena, eta ezin izango duzue ikusi. Orduan, “hona hemen”, “hara han” esango dizuete. Baina zuek ez joan, ez atera atzetik lasterka. Izan ere, tximistak une batean zeru-alde batetik besteraino argi egiten duen bezala, hala izango da Gizonaren Semea etorriko den egunean. Baina aurretik asko sufritu behar du, eta gizaldi…
Azaroak 13
Aldi hartan, Jesus Jerusalemera bidean, Samarian eta Galilean barna zihoan. Herrixka batean sartzean, hamar legenardun atera zitzaizkion bidera. Urruti gelditurik, deiadarka esan zioten: «Jesus, Maisu, erruki zakizkigu!». Jesusek, ikustean, esan zien: «Joan eta azaldu apaizengana». Bidean zihoazela, garbi gelditu ziren. Haietako bat, sendatua zegoela oharturik, Jainkoa deiadarka goratuz itzuli eta Jesusen oinetara ahuspez erori zen, eskerrak emanez. Samariarra zen bera. Jesusek esan zuen: «Ez al dira hamarrak garbi gelditu? Non dira beste bederatziak? Ez al da izan atzerritar hau besterik Jainkoa goratzera etortzeko?». Gero, esan zion: «Jaiki eta zoaz; zeure sinesmenak salbatu…
Azaroak 12
Aldi hartan, Jaunak esan zien apostoluei: «Emazue, zuetako batek morroia duela soro-lanean edota artzaintzan. Morroia etxeratzean, “hator berehala mahaira” esango ote dio? Ez ote dio beste hau esango: “Presta iezadak afaria, jantzi aurreko mantala eta zerbitza nazak, nik afaldu bitartean; ondoren, afalduko duk heuk?”. Morroiari esker ona zor ote dio, agindua bete duelako? Zuek ere gauza bera: agindutako guztia egin eta gero, esan: “Morroi gizajoak gara; egin behar genuena besterik ez dugu egin”».
Azaroak 11
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ezinbestekoa da munduan galbideak gertatzea, baina dohakabea inoren sinesmena galbidean jartzen duena! Hobe luke errotarria lepotik lotu eta itsasora botako balute, txiki hauetakoren bat galbidean jartzea baino. Ibili kontuz! Zure senideak bekatu egiten badu, egiozu haserre, eta, damutzen bada, barkatu. Eta egunean zazpi aldiz zure kontra bekatu egiten badu eta zazpi aldiz etortzen bazaizu “damu dut” esanez, barkatu». Apostoluek esan zioten Jaunari: «Handitu sinesmena gugan». Jaunak erantzun zien: «Sinesmena bazenute, mostaza hazia bezain txikia izanik ere, pikondo honi “atera hortik eta landatu itsasoan” esango zeniokete, eta obeditu…
Azaroak 10
Aldi hartan, Jesusek, bere irakastaldian, esan zion jendeari: «Zabiltzate kontuz lege-maisuekin! Gogoko dute harro-harro jantzita ibiltzea eta plazetan jendearen agurrak hartzea; gogoko dituzte sinagogetan aurreneko aulkiak eta jai-otorduetan mahaiburuak. Eta, azkengabeko otoitzen aitzakiaz, alargunen ondasunak irensten dituzte. Horrelakoek epairik zorrotzena izango dute». Jesus tenpluko diru-kutxaren aurrean eseria zegoen, jendeak kutxara dirua nola botatzen zuen begira. Aberats askok ugari ematen zuen. Etorri zen emakume alargun behartsu bat ere, eta bi txanpon bota zituen, huskeria bat. Jesusek, ikasleei dei egin eta esan zien: «Benetan diotsuet: Alargun behartsu honek beste…
Azaroak 9
Aldi hartan, hurbil zen juduen Pazko-jaia, eta Jesus Jerusalemera igo zen. Tenpluan idi-, ardi- eta uso-saltzaileak aurkitu zituen, eta diru-trukatzaileak han eserita. Jesusek, lokarriz zartailua eginik, bota egin zituen denak tenplutik, baita ardiak eta idiak ere, eta tratularien diruak sakabanatu eta mahaiak irauli zituen. Uso-saltzaileei esan zien: «Ken horiek hortik! Ez bihurtu azoka-etxe nire Aitaren etxea». Ikasleak idatzirik dagoenaz gogoratu ziren: «Zure tenpluaren maiteminak sutu nau». Orduan juduek galdetu zioten: «Zer ezaugarri ematen diguzu hori egiteko?». Jesusek erantzun zien: «Desegin ezazue tenplu hau, eta hiru egunean jasoko dut». Juduek erantzun zioten…