Aldi hartan, zergalariak eta bekatariak hurbildu ohi zitzaizkion Jesusi, entzutera. Eta fariseuak eta lege-maisuak marmarrean hasi ziren, esanez: «Honek ongi hartzen ditu bekatariak, eta jan ere egiten du haiekin». Orduan, parabola hau esan zien Jesusek: «Zuetako bat, ehun ardi izan eta bat galtzen bazaio, ez al da beste laurogeita hemeretziak larrean utzirik, galdutakoaren bila joaten aurkitu arte? Eta, aurkitzean, lepoan hartzen du poz-pozik eta, etxera iristean, adiskideak eta auzokoak bildu eta esaten die: “Poztu zaitezte nirekin, aurkitu baitut galdutako ardia”. Hara Nik esan: Jainkoak ere poz handiagoa hartzen du bihotz-berritzen den bekatari batengatik, bihotz-berritu…
Bilaketaren emaitzak
Azaroak 6
Aldi hartan, jende-talde handiak zihoazen Jesusekin; honek, haiengana bihurturik, esan zien: «Norbaitek nirekin etorri nahi badu, eta bere aita-amak eta emaztea, seme-alabak eta anai-arrebak, eta bere burua bera baino maiteago ez banau, ez daiteke izan nire ikasle. Bere gurutzea hartu eta nire ondoren ez datorrena ez daiteke izan nire ikasle. Izan ere, zuetako nork, dorrea egin nahi badu, eseri eta ez ditu aurretik gastuen kontuak ateratzen, bukatzeko lain ba ote duen ikusteko? Bestela, zimenduak hartu ondoren ezin bukatuko balu, hori ikustean barre egingo liokete denek, esanez: “Honako hau eraikitzen hasi huen eta ezin izan dik bukatu”. Edota zein erregek, beste baten kontra…
Azaroak 5
Aldi hartan, Jesusekin mahaian zegoen batek esan zion: «Zorionekoa Jainkoaren erreinuko otorduan parte hartuko duena». Orduan, Jesusek esan zion: «Gizon batek afari handi bat eman zuen eta jende asko gonbidatu zuen. Afarirako ordua iritsi zenean, morroia bidali zuen gonbidatuei esatera: “Zatozte, prest dago dena”. Baina bata bestearen ondoren aitzakiak jartzen hasi ziren denak. Lehenengoak esan zion: “Soroa erosi dut, eta ikustera joan behar dut; barkatu, arren”. Beste batek, berriz: “Bost idi-pare erosi ditut, eta probatzera joan behar dut; barkatu, arren”. Eta hurrengoak: “Ezkondu berria naiz, eta ez naiteke joan”. Itzuli zen morroia eta guztiaren berri eman zion nagusiari…
Azaroak 4
Aldi hartan, Jesusek esan zion gonbidatu zuen fariseu-buruetakoari: «Bazkari edo afariren bat ematean, ez gonbidatu zeure adiskideak, ezta senideak, ahaideak edota auzoko aberatsak ere; zeren haiek ere gonbidatu egingo baitzintuzkete, eta horrela ordaina hartuko zenuke. Otordua ematean, gonbidatu behartsuak, elbarriak, herrenak eta itsuak. Zorionekoa zu, orduan, ezin izango baitizute ordaindu! Zintzoak piztuko direnean jasoko duzu ordaina».
Azaroak 3
Aldi hartan, hurbildu zen Jesusengana lege-maisu bat eta galdetu zion: «Zein da agindu guztietan nagusiena? Jesusek erantzun: «Hau da nagusiena: “Entzun, Israel: Jauna gure Jainkoa Jaun bakarra da. Maita ezazu Jauna zeure Jainkoa bihotz-bihotzez, gogo osoz, adimen guztiz eta indar guztiz”. Bigarrena, berriz, hau da: “Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala”. Ez da hauek baino agindu handiagorik». Lege-maisuak esan zion: «Ederki, Maisu; egia diozu Jainkoa bakarra dela eta ez dela besterik esatean, baita hura bihotz-bihotzez, adimen guztiz eta indar guztiz maitatzea, eta lagun hurkoa nork bere burua bezala maitatzea, erre-opari eta sakrifizio guztiak baino hobea dela esatean ere»…
Azaroak 2
Eguerdian lurralde hura guztia ilunpean gelditu zen, arratsalde erdia arte. Eta arratsalde erdian Jesusek oihu handiz esan zuen: «Eloi, Eloi, lema sabaktani» –hau da: «Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu eskutik?»–. Han zeuden batzuek, hau entzutean, zioten: «Eliasi deika ari da». Eta batek, lasterka joan, belaki bat ozpinetan busti eta, kanabera-muturrean jarrita, edateko eman zion, esanez: «Utziozue; ikus dezagun, ea etortzen zaion Elias, gurutzetik jaistera». Eta Jesusek, deiadar handi bat eginez, azken arnasa eman zuen. Jauretxeko oihala erdibi egin zen goitik beheraino. Haren aurrez aurre zegoen gudari-ehuntariak, berriz, era horretan hil zela ikustean, esan zuen…
Azaroak 1
Aldi hartan, jendetza ikusirik, Jesus mendira igo zen. Eseri eta ikasleak inguratu zitzaizkion. Orduan, honela hasi zitzaien irakasten: «Zorionekoak gogoz behartsu direnak, berena baitute Jainkoaren erreinua. Zorionekoak atsekabetuak, beraiek baititu Jainkoak kontsolatuko. Zorionekoak apalak, berek izango baitute agindutako lurra ondare. Zorionekoak zuzentasunaren gose eta egarri direnak, beraiek baititu Jainkoak aseko. Zorionekoak errukitsuak, beraiek baititu Jainkoak erruki izango. Zorionekoak bihotz-garbi direnak, berek ikusiko baitute Jainkoa. Zorionekoak bakegileak, Jainkoaren seme-alaba izango baitira. Zorionekoak zuzentasunagatik erasoa jasaten dutenak, berena baitute…
Urriak 31
Aldi hartan, fariseu batzuk joan zitzaizkion Jesusi eta esan zioten: «Zoaz, alde egizu hemendik, Herodes Zu hil nahian baitabil». Jesusek erantzun zien: «Zoazte eta esan azeri horri: “Hara, gaur eta bihar deabruak botatzen eta sendatzen jarraitu behar dut, eta hirugarren egunean nire azkena izango da”. Baina gaur, bihar eta etzi bideari jarraitu behar diot, profeta ez baitaiteke Jerusalemdik kanpora hil. Jerusalem, Jerusalem, profetak hiltzen eta Jainkoak zuri bidaliak harrikatzen dituzuna! Zenbat aldiz ez ote ditut bildu nahi izan zure seme-alabak, oiloak bere txitaldia hegalpean bezala, eta zuek ez duzue nahi izan! Horra, bada, hutsik geldituko zaizue etxea! Eta esaten dizuet…
Urriak 30
Aldi hartan, Jesusek, Jerusalemera bidean zihoala, igarotzen zituen herri eta auzoetan irakasten zuen. Batek esan zion: «Jauna, gutxi al dira salbatzen direnak?». Jesusek erantzun zien: «Saia zaitezte ate estutik sartzen. Egiaz esan, askok sartu nahi izango du, baina ezin izango da sartu. Etxeko jaunak jaiki eta atea itxiz gero, kanpoan geldituok ate joka hasiko zarete: “Ireki, Jauna!”. Baina hark erantzungo dizue: “Ez dakit nongoak zareten”. Zuek, orduan, honela hasiko zatzaizkiote: “Zurekin jan eta edan izan dugu, eta Zuk gure plazetan irakatsi izan duzu”. Baina hark erantzungo dizue: “Ez dakit nongoak zareten. Alde nigandik, gaizkileok!”. Orduan, negarra eta hortz-karraska…
Urriak 29
Aldi hartan, Jesusek esan zion jendeari: «Zeren irudikoa da Jainkoaren erreinua? Zeren antzekoa dela esango nuke? Gizon batek bere baratzean botatzen duen mostaza-haziaren antzekoa da: hazten da eta zuhaitz egiten, eta txoriek haren adarretan egiten dute habia». Esan zuen gainera: «Zeren antzekoa dela esango nuke Jainkoaren erreinua? Legamiaren antzekoa da: emakume batek hiru lakari-irinetan nahasten du, eta oraldi guztia harrotzen da».