Bilaketaren emaitzak

  • Terminoa

  • Atala

  • Aroa

Irailak 24

Aldi hartan, ama eta anai-arrebak joan zitzaizkion Jesusi, baina jendearen jendeaz ezin iritsi ziren beragana. Eta jakinarazi zioten Jesusi: «Hor dituzu kanpoan ama eta anai-arrebak, Zu ikusi nahian». Jesusek erantzun zien: «Hauek ditut Nik ama eta anai-arreba: Jainkoaren hitza entzun eta betetzen dutenak».

Irailak 23

Aldi hartan, Jesusek esan zion jendeari: «Inork ez du argia pizten eta ontzipean gordetzen edota ohepean ipintzen, baizik eta argimutilaren gainean ipintzen du, sartzen direnek argia ikus dezaten. Izan ere, ez dago ezer gordea agertuko ez denik, ezta ezkutuan ere jakingo eta argitaratuko ez denik. Kontu izan, beraz, nola entzuten duzuen! Izan ere, duenari eman egingo zaio; ez duenari, ordea, eduki uste duena ere kendu egingo zaio».

Irailak 22

Aldi hartan, Jesus eta ikasleak menditik alde egin eta Galilean zehar zebiltzan. Jesusek ez zuen hori inork jakiterik nahi, ikasleei irakastera emana baitzegoen. Honela ari zitzaien: «Gizonaren Semea gizakien esku utziko dute; hil egingo dute, baina hil eta hiru egunera piztuko da». Haiek, ordea, ez zuten ulertzen zer ari zitzaien; galdetzeak, berriz, beldurra ematen zien. Iritsi ziren Kafarnaumera eta, etxean zeudela, Jesusek galdetu zien: «Zer eztabaida izan duzue bidean?». Baina haiek hitzik ez; beren artean handiena nor ote zen eztabaidatu baitzuten bidean. Eseri zen Jesus eta, Hamabiei dei eginik, esan zien: «Lehenengo izan nahi duena izan bedi denetan azkena eta denen…

Irailak 21

Aldi hartan, Jesusek, bidez zihoala, Mateo zeritzan gizon bat ikusi zuen zergak biltzeko mahaian eseririk, eta esan zion: «Jarraitu niri». Mateok zutitu eta jarraitu zion. Geroago, Jesus mahaian zegoen Mateoren etxean; beste zergalari eta bekatari asko ere etorri eta mahaian eseri ziren Jesusekin eta honen ikasleekin. Fariseuek, hori ikustean, esan zieten ikasleei: «Nolatan jaten du zuen Maisuak zergalariekin eta bekatariekin?». Hori aditzean, Jesusek esan zien: «Ez dute osasundunek sendagile beharra, gaixoek baizik. Hobe zenukete Jainkoak esandako honetaz jabetuko bazinete: “Nahiago dut errukia sakrifizioak baino”. Ez naiz zintzoei dei egitera etorri, bekatariei baizik».

Irailak 20

Aldi hartan, herriz herri eta auzorik auzo ibili zen Jesus, Jainkoaren erregetzaren Berri Ona hots egiten. Berekin zituen Hamabiak, baita espiritu gaiztoetatik eta gaitzetatik sendatua zuen zenbait emakume ere: Maria Magdalena –honengandik zazpi deabru bota zituen–, Joana –Herodesen etxezain Kusaren emaztea–, Susana eta beste asko; hauek beren ondasunez laguntzen zieten Jesusi eta honen ikasleei.

Irailak 19

Aldi hartan, fariseu batek bazkaltzera gonbidatu zuen Jesus. Joan zen, bada, Jesus fariseuaren etxera eta mahaian jarri zen. Honetan, emakume bat, herrian bekatari bezala ezaguna, Jesus fariseuaren etxean bazkaltzen zela jakinik, bertara joan zen, harzurizko ontzi bat ukendu zeramala. Jesusen atzean, oinen ondoan, jarri zen negarrez, eta haren oinak malkoz bustitzen hasi zen; gero, ileaz xukatu eta musukatu ondoren, ukenduz gantzutu zizkion. Hau ikusirik, gonbidatu zuen fariseuak bere baitan zioen: «Gizon honek, benetan profeta balitz, jakin behar luke zer-nolakoa den bera ukitzen ari den emakumea, bekataria baita». Jesusek esan zion: «Simon, badut zerbait zuri esateko». Hark…

Irailak 18

Aldi hartan, Jesusek esan zuen: «Zeinekin konparatuko nuke gizaldi honetako jendea? Zeinen antzekoa da? Plazan eserita dauden haurren antzekoa da, honela oihu egiten baitiete batzuek besteei: “Soinua jo dizuegu, eta zuek dantzarik ez; hiletak jo, eta zuek negarrik ez”. Izan ere, etorri da Joan Bataiatzailea, ogirik jaten eta ardorik edaten ez duela, eta deabruak hartua dagoela diozue. Etorri da Gizonaren Semea, jaten eta edaten duela, eta hau diozue: “A zer tripazaina eta mozkorra, zergalari eta bekatarien adiskidea!”. Baina hura onartu dutenek arrazoi eman diote Jainkoaren jakinduriari».

Irailak 17

Aldi hartan, Nain izeneko herrira joan zen Jesus, bere ikasleak eta jende asko lagun zituela. Herriko sarrerara hurbildu zenean, hildako bat, ama alargun baten seme bakarra, zeramaten lur ematera. Herriko jende asko zihoan amarekin. Hau ikustean, errukitu egin zitzaion Jauna eta esan zion: «Ez egin negarrik!». Hurbildurik, hilkutxa ukitu zuen, eta zeramatenak gelditu egin ziren. Orduan, esan zuen: «Gazte, zuri diotsut: jaiki!». Jaiki zen hildakoa eta hizketan hasi, eta Jesusek amari eman zion. Beldurrak hartu zituen denak eta Jainkoa goresten zuten, esanez: «Profeta handia sortu da gure artean». Eta beste hau ere bazioten: «Bere herria salbatzera etorri da Jainkoa». Judean eta…

Irailak 16

Aldi hartan, Jesus, herriari egindako hitzaldia amaiturik, Kafarnaumen sartu zen. Bazen han erromatar ehuntari bat, eta honek morroi bat zuen, oso maitea; morroia gaizki zegoen, hilzorian. Ehuntariak, Jesusen berri entzunik, judu buruzagi batzuk bidali zizkion, morroia sendatzera etortzeko erreguaz. Haiek, Jesusengana joanik, arren eta arren eskatu zioten: «Merezi du Zuk hori egitea, maite baitu gure herria eta berak egin digu sinagoga ere». Jesus haiekin joan zen. Etxera hurbilduxea zela, lagun batzuk bidali zizkion ehuntariak, esatera: «Ez hartu nekerik, Jauna, ni ez bainaiz inor Zu nire etxean sartzeko. Horregatik, ez naiz ausartu neu zugana joaten; aski duzu hitz bat esatea…

Irailak 15

Aldi hartan, Feliperen Zesarea inguruko auzoetara abiatu zen Jesus bere ikasleekin. Bidean galdera hau egin zien ikasleei: «Ni nor naizela dio jendeak?». Haiek erantzun zioten: «Batzuek Joan Bataiatzailea zarela; beste batzuek Elias; besteek profetaren bat». Jesusek berriro galdetu zien: «Eta zuek, nor naizela diozue?». Pedrok erantzun: «Zu Mesias zara». Inori ez esateko agindu zien Jesusek zorrotz. Orduan, irakasten hasi zitzaien, Gizonaren Semeak asko sufritu beharra zuela; zahar, apaizburu eta lege-maisuek gaitzetsi egingo zutela eta hil; eta hiru egunen buruan piztuko zela. Argi eta garbi mintzatzen zitzaien honetaz. Orduan, Pedro, Jesus aparte harturik, gogor egiten hasi…