Bilaketaren emaitzak

  • Terminoa

  • Atala

  • Aroa

Uztailak 21

Aldi hartan, Jesus jendeari hitz egiten ari zela, haren ama eta anai- arrebak azaldu ziren kanpoan, berarekin hitz egin nahian. Batek esan zion: «Aizu, hor dituzu kanpoan ama eta anai-arrebak, zurekin hitz egin nahian». Jesusek, berriz, erantzun zion: «Nor da nire ama eta nor nire anai-arreba?». Eta, bere ikasleengana eskua luzatuz, esan zuen:
«Hauek ditut Nik ama eta anai-arreba. Izan ere, zeruko nire Aitaren nahia egiten duena, horixe dut Nik anaia eta arreba eta ama».

Uztailak 20

Aldi hartan, lege-maisu eta fariseu batzuek esan zioten Jesusi:
«Maisu, Zuk egindako seinale bat ikusi nahi genuke». Jesusek erantzun zien: «Seinale eske ari da gizaldi gaizto eta desleial hau; baina ez zaio seinalerik emango, Jonas profetarena besterik. Zeren, Jonasek arrainaren sabelean hiru egun eta hiru gau egin zuen bezala, hala egingo baitu Gizonaren Semeak ere hiru egun eta hiru gau lurraren barruan. Auzi-egunean ninivetarrek gizaldi honen aurka altxatu eta kondenatu egingo dute, haiek bihotz-berritu egin baitziren Jonasen predikuaz, eta baduzue hemen Jonas baino gehiago den norbait. Auzi-egunean gizaldi honen aurka jaikiko da hegoaldeko erregina eta kondenatu egingo du…

Uztailak 19

Aldi hartan, parabola hau esan zion Jesusek jendeari: «Zeruetako erreinuarekin gizon batek soroan hazi ona erein zuenean bezala gertatzen da. Jendea lo zegoela, etorri zen etsaia eta gari artean iraka erein zuen eta alde egin. Garia hazi eta burutu zenean, han azaldu zen iraka ere. Joan ziren, orduan, morroiak etxeko nagusiagana eta esan zioten: “Jauna, ez al zenuen hazi ona erein soroan? Nondik dator, bada, iraka?” Nagusiak erantzun zien: “Etsaiaren lana da hori”. Morroiek, orduan: “Joango al gara iraka biltzera?” Eta nagusiak: “Ez! Ez dadila gerta, iraka biltzean garia ere ateratzea. Utzi biak batera hazten uztaroa iritsi arte; orduan, igitariei esango diet: bildu lehendabizi…

Uztailak 18

Aldi hartan, fariseuek, sinagogatik atera zirenean, elkar hartu zuten Jesusen kontra, hura nola galduko. Jakin zuen hori Jesusek eta alde egin zuen handik. Jende askok jarraitu zion, eta Jesusek denak sendatu zituen, eta agindu zien ez zezatela ezagutzera eman. Horrela, Jainkoak Isaias profetaren bidez esana bete zen: «Hona hemen nire zerbitzaria, Nik aukeratua, nire maitea, atsegin dudana. Honengan ipiniko dut neure espiritua; zuzenbidea iragarriko die herriei. Ez du haserrerik sortuko, ez oihurik egingo, ez da kaleetan haren mintzoa entzungo. Kanabera pitzatua ez du hautsiko, doi-doi piztua dagoen argi-metxa ez du itzaliko, zuzenbidea nagusiarazi arte. Hura izango dute itxaropen…

Uztailak 17

Aldi hartan, larunbatean gari-soroetan barrena zihoan Jesus. Ikasleak goseak zeuden eta galburuak moztu eta jaten hasi ziren. Hori ikustean, fariseuek esan zioten Jesusi: «Begira, larunbatez zilegi ez dena egiten ari dira zure ikasleak». Hark erantzun: «Ez al duzue irakurri zer egin zuen Davidek, bera eta lagunak goseak gertatu ziren batean? Nola Jainkoaren etxean sartu eta Jaunari eskainiriko ogiak jan zituzten, legez ez berak ez beraren lagunek, baizik eta apaizek bakarrik jan zitzaketenak? Edota ez al duzue irakurri Moisesen legean apaizek larunbatero hausten dutela tenpluan atseden-legea, horregatik errudun izan gabe? Ba, Nik diotsuet: bada hemen tenplua baino gehiago den…

Uztailak 16

Aldi hartan, Jesusek esan zuen: «Zatozte nigana nekatu eta zamatu guztiok, eta Nik arinduko zaituztet. Hartzazue nire uztarria eta ikasi nigandik, gozoa eta bihotz-apala bainaiz, eta aurkituko duzue zeuen arimentzako atsedena. Nire uztarria leuna baita, eta nire zama arina».

Uztailak 15

Aldi hartan, Jesusek esan zuen: «Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsuei eta burutsuei gorde eta jende xumeari agertu baitizkiozu. Bai, Aita, hala izan duzu gogoko. Nire Aitak dena eman dit, eta ez du inork Semea ezagutzen, Aitak baizik; ezta Aita ere, Semeak baizik, eta Semeak agertu nahi dionak baizik».

Uztailak 14

Aldi hartan, Jesus miraririk gehienak egin zitueneko herriak gaitzesten hasi zen, bihotz-berritu ez zirelako: «Ai zu, Korozain! Ai zu, Betsaida! Izan ere, Tiro eta Sidon hiri jentiletan zuengan bezainbeste mirari gertatu izan balitz, bihotz-berrituak ziratekeen aspaldi, dolu- jantziz eta hautsez estalirik. Horregatik, hau diotsuet: auzi-egunean, zigor bigunagoa izango dute Tirok eta Sidonek, zuek baino. Eta zu, Kafarnaum, zeruraino altxatuko zarela? Lurraren barreneraino eroriko zara! Izan ere, zuregan bezainbeste mirari gertatu izan balitz Sodoman, gaurdaino iraungo zukeen. Horregatik, hau diotsuet: auzi- egunean, zigor bigunagoa izango du Sodomak, zuk baino».

Uztailak 13

Aldi hartan, Jesusek esan zien apostoluei: «Ez uste izan munduari bakea ekartzera etorria naizenik; bakea ez, baizik banaketa ekartzera etorria naiz. Bai, semea aitagandik banatzera etorri naiz, alaba amagandik eta erraina amaginarrebagandik banatzera. Eta nork bere etxekoak izango ditu etsai. Aita nahiz ama Ni baino maiteago duena ez da niretzat gai; semea nahiz alaba Ni baino maiteago duena ez da niretzat gai. Bere gurutzea hartu eta jarraitzen ez didana ez da niretzat gai. Bere biziaren jabe izan nahian dabilenak galdu egingo du; bere bizia nigatik galtzen duenak, ordea, eskuratu egingo du. Zuek onartzen zaituztenak Ni onartzen nau, eta Ni onartzen nauenak bidali nauena onartzen…

Uztailak 12

Egun hartan, Jesus etxetik irten eta itsasertzean eseri zen. Eta hainbeste jende bildu baitzitzaion inguruan, txalupa batera igo eta bertan eseri zen. Jende-taldea, berriz, hondartzan zegoen. Gauza asko esan zien, parabola bidez hitz eginez: «Behin batean, atera zen ereilea hazia ereitera. Ereitean, zenbait ale bide-bazterrean erori zen, eta txoriek etorri eta jan egin zuten. Beste zenbait ale harri artean erori zen, lur handirik ez zen lekuan, eta, lur axala izanik, berehala erne zen; baina eguzkiak jo orduko, erre egin zen eta, sustrairik ez zuelako, ihartu. Beste zenbait ale sasi artean erori zen, eta sasiak, haztean, ito egin zuen hazia. Gainerakoak lur onean erori ziren, eta…

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.