Bilaketaren emaitzak

  • Terminoa

  • Atala

  • Aroa

Apirilak 10

Aldi hartan, Jesusek esan zion Nikodemori: «Hain maite izan zuen Jainkoak mundua, bere Seme bakarra eman baitzion, harengan sinesten duen inor gal ez dadin, baizik eta betiko bizia izan dezan. Jainkoak ez baitzuen bere Semea mundura bidali, mundua kondenatzera, haren bitartez mundua salbatzera baizik. Harengan sinesten duena ez dago kondenatua; sinesten ez duena, berriz, kondenatua dago jadanik, Jainkoaren Seme bakarraren izenean sinetsi ez duelako. Hauxe da kondenazioaren arrazoia: argia mundura etorria dela, eta gizakiek ilunpea nahiago izan dutela argia baino, haien egiteak gaiztoak zirelako. Izan ere, gaizkia egiten duenak gorroto dio argiari, eta ez dator argira, haren…

Apirilak 9

Aldi hartan, Jesusek esan zion Nikodemori: «Berriro jaio behar duzue. Haizeak edonondik jotzen du, eta entzuten duzu haren hotsa, baina ez dakizu nondik datorren, ez nora doan. Gauza bera gertatzen da Espiritutik jaio denarekin». Nikodemok galdetu zion: «Nola gerta daiteke hori?». Jesusek erantzun: «Zu maisu zara Israelen eta ez dakizu hori? Egi-egiaz diotsut: Guk dakiguna esaten dugu eta ikusi duguna aitortzen; baina zuek ez duzue gure aitormena onartzen. Nik lurreko gauzak esatean sinesten ez baduzue, nola sinetsiko didazue zerukoak esatean? Ez da inor zerura igo zerutik jaitsi zena baizik, Gizonaren Semea. Eta Moisesek basamortuan brontzezko sugea altxatu zuen bezala, hala…

Apirilak 8

Aldi hartan, Gabriel aingerua bidali zuen Jainkoak, Nazaret zeritzan Galileako herri batera, birjina batengana; birjinak Maria zuen izena eta Jose zeritzan Daviden jatorriko gizon batekin ezkontzeko hitzemana zegoen. Aingeruak, Mariaren etxean sartu eta esan zion: «Poztu zaitez, graziaz bete hori! Jauna zurekin». Ikaratu zen Maria hitz haiek entzutean, eta pentsatzen jarri zen, zer izan ote zitekeen halako agur hura. Aingeruak esan zion: «Ez beldur izan, Maria; Jainkoak gogoko zaitu. Begira, sabelean sortu eta semea izango duzu, eta «Jesus» ipiniko diozu izena. Handia izango da; Goi-goikoaren Seme deituko diote, eta Jainko Jaunak bere aita Daviden errege-aulkia emango dio; Jakoben…

Apirilak 7

Asteko lehen-egunean, ilunabarrean, etxe batean bildurik zeuden ikasleak, ateak itxita, juduen beldurrez. Sartu zen Jesus eta, erdian jarririk, esan zien: «Bakea zuei». Hori esanda, eskuak eta saihetsa erakutsi zizkien. Ikasleak pozez bete ziren, Jauna ikustean. Jesusek berriro esan zien: «Bakea zuei. Aitak Ni bidali nauen bezala, Nik zuek bidaltzen zaituztet». Eta haien gainera arnasa botaz, esan zien: «Hartzazue Espiritu Santua. Zuek bekatuak barkatzen dizkiezuenei, barkatu egingo dizkie Jainkoak ere; zuek barkamena ukatzen diezuenei, ukatu egingo die».

Tomas, Hamabietako bat, Bikia zeritzana, ez zegoen haiekin Jesus etorri zenean. Gainerako ikasleek esan zioten: «Jauna ikusi…

Apirilak 6

Asteko lehen-egunean, goizean goiz, pizturik, Jesus Maria Magdalenari, zazpi deabru atera zizkionari, agertu zitzaion aurrena. Hura Jesusekin bizi izan zirenei berri ematera joan zen, triste eta negarrez baitzeuden. Baina haiek, bizi zela eta berak ikusi zuela entzutean, ez zioten sinetsi. Ondoren, ikasleetako biri agertu zitzaien, beste itxura batean, auzo batera bidean zihoazela. Hauek ere besteei berri ematera joan ziren; baina hauei ere ez zieten sinetsi. Azkenik, Hamaikei agertu zitzaien, mahaian zeudela, eta aurpegira bota zien beren sinesgabetasuna eta burugogorkeria, bera pizturik ikusi zutenei sinetsi ez zietelako. Eta esan zien: «Zoazte mundu guztira eta hots egin…

Apirilak 5

Aldi hartan, berriro agertu zitzaien Jesus ikasleei Tiberiades itsasertzean. Honela gertatu zen agerpena. Elkarrekin zeuden Simon Pedro, Bikia zeritzan Tomas, Natanael Galileako Kanakoa, Zebedeoren semeak eta beste bi ikasle. Simon Pedrok esan zien: «Arrantzura noa». Gainerakoek erantzun zioten: «Zurekin goaz geu ere». Atera eta ontzira igo ziren. Baina gau hartan ez zuten ezer harrapatu. Eguna argitu zuenean, ur-ertzean agertu zen Jesus; baina ikasleak ez ziren konturatu Jesus zela. Jesusek esan zien: «Mutilak, ba al duzue jatekorik?». Haiek erantzun: «Ez». Jesusek orduan: «Bota sarea txaluparen eskuinaldera eta aurkituko duzue». Bota zuten, bada, eta, hainbeste arrain…

Apirilak 4

Aldi hartan, Emausko ikasleek bidean gertatua kontatu zuten eta nola ezagutu zuten Jauna ogia zatitzean. Horretan ari zirela, Jesus bera agertu zen ikasleen erdian eta esan zien: «Bakea zuei». Haiek, beldur-ikaraz beterik, mamua ikusten ari zirela uste zuten. Baina Jesusek esan zien: «Zergatik izutu zarete? Zergatik sortzen zaizkizue zalantza horiek barruan? Ikusi nire esku-oinak: Ni naiz. Uki nazazue eta begira: mamuak ez du hezur-haragirik, eta Nik bai, ikusten duzuenez». Eta hau esatean, esku-oinak erakutsi zizkien. Haiek, ordea, pozaren pozez oraindik ere ezin sinetsirik eta harriturik baitzeuden, Jesusek esan zien: «Ba al duzue hemen jatekorik?». Arrain erre puska bat eskaini…

Apirilak 3

Egun hartan bertan, asteko lehen-egunean, Jesusen bi ikasle Emaus izeneko herrixka batera zihoazen, Jerusalemdik hamaika kilometrora. Jerusalemen gertaturiko guztiez mintzo ziren elkarrekin. Eta, hizketan eta eztabaidan ari zirela, Jesus berbera hurbildu zitzaien eta haiekin zihoan; haien begiak, ordea, itsu zeuden eta ez zuten ezagutu. Jesusek esan zien: «Zertaz diharduzue hizketan bidean elkarrekin?». Haiek gelditu egin ziren, aurpegia ilun, eta bietako batek, Kleofas zeritzanak, erantzun zion: «Zu izango zara Jerusalemen egun hauetan gertatu dena jakin ez duen kanpotar bakarra!». Jesusek galdetu zien: «Zer gertatu da, ba?». Haiek erantzun zioten: «Nazareteko Jesusi gertatua…

Apirilak 2

Aldi hartan, Maria hilobi ondoan zegoen, kanpoan negarrez. Eta, negarrez zegoela, hilobirantz makurtu zen eta bi aingeru ikusi zituen, zuriz jantziak, Jesusen gorpua egon zen lekuan eserita, bata burualdean eta bestea oinetan. Aingeruek esan zioten: «Zer duzu negarrez, emakume?». Hark erantzun zien: «Nire Jauna eraman dute, eta ez dakit non ipini duten». Hau esan eta berehala, atzera itzuli eta Jesus ikusi zuen zutik, baina ez zen konturatu Jesus zela. Jesusek esan zion: «Zer duzu negarrez, emakume? Noren bila zabiltza?». Hark, baratzezaina zelakoan, esan zion: «Jauna, zuk eraman baduzu, esadazu non ipini duzun, eta nik jasoko dut». Jesusek esan zion: «Maria!». Honek, hurbilduz…

Apirilak 1

Aldi hartan, emakumeak hilobitik arin-arin alde egin eta, ikaraz baina poz-pozik, lasterka joan ziren ikasleei berri ematera Hartan, Jesus atera zitzaien bidera eta agur egin zien. Emakumeek, hurbildurik, oinak besarkatu zizkioten eta gurtu egin zuten. Orduan, Jesusek esan zien: «Ez beldur izan! Zoazte eta esan nire senideei Galileara joateko. Han ikusiko naute». Emakumeak bidean zihoazela, guardiako batzuek hirira joan eta gertatutako guztiaren berri eman zieten apaizburuei. Hauek, zaharrekin bildu eta hitzartu ondoren, dirutza handia eman zieten gudariei, aginduz: «Esazue, haren ikasleek gauez etorri eta zuek lo zeundetelarik, gorpua lapurtu dutela. Eta Gobernariaren…

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.