Bilaketaren emaitzak

  • Terminoa

  • Atala

  • Aroa

Apirilak 19

Aldi hartan, juduak eztabaidan ari ziren beren artean: «Nola eman diezaguke honek bere haragia jaten?». Jesusek esan zien: «Egi-egiaz diotsuet: Gizonaren Semearen haragia jaten eta haren odola edaten ez baduzue, ez duzue bizirik izango zeuengan. Nire haragia jaten eta nire odola edaten duenak betiko bizia du, eta Nik piztuko dut azken egunean. Zeren nire haragia egiazko janari baita eta nire odola egiazko edari. Nire haragia jaten eta nire odola edaten duena nigan dago eta Ni harengan. Bizia den Aitak bidali nau eta Ni Aitari esker bizi naiz; era berean, Ni jaten nauena niri esker biziko da. Hau da zerutik jaitsi den ogia; ez da zuen gurasoek jan zutena bezalakoa, haiek hil egin…

Apirilak 18

Aldi hartan, Jesusek esan zion jendeari: «Ezin da inor nigana etorri, bidali nauen Aitak erakartzen ez badu. Eta Nik piztuko dut azken egunean. Hau dio profeten liburuak: “Jainkoaren ikasle izango dira denak”. Aitari entzun eta hark irakatsia bereganatzen duena nigana dator. Horrek ez du esan nahi inork Aita ikusi duenik; Jainkoagandik etorri denak bakarrik ikusi du Aita. Egi-egiaz diotsuet: Sinesten duenak betiko bizia du. Ni naiz bizia ematen duen ogia. Zuen gurasoek mana jan zuten basamortuan eta, halere, hil egin ziren. Bestelakoa da zerutik jaisten den ogia; honetatik jaten duena ez da hilko. Ni naiz zerutik jaitsia den ogi bizia; ogi honetatik jaten duena betiko biziko da…

Apirilak 17

Aldi hartan, Jesusek esan zion jendeari: «Ni naiz bizia ematen duen ogia; nigana datorrena ez da gose izango, eta nigan sinesten duena ez da behin ere egarri izango. Zuek, ordea, lehen ere esan dizuedanez, ez duzue sinesten, ikusi nauzuen arren. Aitak niri ematen dizkidan guztiak nigana etorriko dira, eta nigana etortzen denik ez dut kanpora botako, ez bainaiz zerutik jaitsi neure nahia egitera, bidali nauenaren nahia baizik. Eta hauxe da bidali nauenaren nahia: berak eman dizkidan guztietatik, ez dezadala bat ere galdu, baizik eta piztu ditzadala azken egunean. Hauxe da nire Aitaren nahia: Semea ikusi eta harengan sinesten duenak izan dezala betiko bizia; eta Nik piztuko dut…

Apirilak 16

Aldi hartan, jendeak esan zion Jesusi: «Zein ezaugarri egiten duzu, guk haiek ikusi eta zugan sinesteko? Zer egiten duzu? Gure arbasoek mana jan zuten basamortuan, Liburu Santuak dioen bezala: “Zeruko ogia eman zien jaten”». Jesusek erantzun zien: «Egi-egiaz diotsuet: Ez zizuen Moisesek eman zeruko ogia; nire Aitak ematen dizue zeruko egiazko ogia; zeren Jainkoaren ogia zerutik jaitsi eta munduari bizia ematen diona baita». Orduan, haiek Jesusi: «Jauna, emaguzu beti ogi horretatik». Jesusek erantzun zien: «Ni naiz bizia ematen duen ogia; nigana datorrena ez da gose izango, eta nigan sinesten duena ez da behin ere egarri izango».

Apirilak 15

Bost mila gizonezkoei, ase ziren arte, jaten eman ondoren, ur gainean oinez ikusi zuten Jesus ikasleek. Biharamunean, itsasoaz bestaldean zegoen jendea ohartu zen han txalupa bakarra izan zela, eta Jesus ez zela ikasleekin ontziratu, baizik eta hauek bakarrik joan zirela. Bitartean, beste zenbait txalupa etorri zen Tiberiadestik, Jaunak esker oneko otoitza egin ondoren ogia jan zuten ingurura. Jesus eta ikasleak han ez zeudela ikustean, jendea txalupetara igo eta Kafarnaumera joan zen, Jesusen bila. Itsasoaz bestaldean aurkitu zutenean, esan zioten: «Maisu, noiz etorri zara hona?». Jesusek erantzun zien: «Egi-egiaz diotsuet: Nire bila zabiltzate, ez ezaugarriak ikusi dituzuelako…

Apirilak 14

Aldi hartan, Emausko ikasleek bidean gertatua kontatu zuten eta nola ogia zatitzean ezagutu zuten Jauna. Horretan ari zirela, Jesus bera agertu zen ikasleen erdian eta esan zien: «Bakea zuei». Haiek, beldur-ikaraz beterik, mamua ikusten ari zirela uste zuten. Baina Jesusek esan zien: «Zergatik izutu zarete? Zergatik sortzen zaizkizue zalantza horiek barruan? Ikusi nire esku-oinak: Ni naiz. Uki nazazue eta begira: mamuak ez du hezur-haragirik, eta Nik bai, ikusten duzuenez». Eta hau esatean, esku-oinak erakutsi zizkien. Haiek, ordea, pozaren pozez oraindik ere ezin sinetsirik eta harriturik baitzeuden, Jesusek esan zien: «Ba al duzue hemen jatekorik?». Arrain erre puska bat…

Apirilak 13

Arratsean, Jesusen ikasleak itsasora jaitsi eta, txalupara igorik, itsasoaz beste aldera abiatu ziren, Kafarnaum aldera. Iluna zen ordurako, eta artean Jesus ez zen haiengana iritsi. Haize zakarra zebilen, eta itsasoa harrotzen hasi zen. Bospasei kilometro arraunean egitean, Jesus ikusi zuten ur gainean oinez eta txalupara hurbiltzen, eta beldurrak hartu zituen. Baina hark esan zien: «Ni naiz; ez beldur izan!». Haiek txalupan hartu nahi izan zuten, baina txalupa berehala iritsi zen zihoazen tokira.

Apirilak 12

Aldi hartan, Galilea edo Tiberiadesko itsasoaz bestaldera joan zen Jesus. Jendetza handia zihoakion ondoren, ikusten baitzuten nolako ezaugarriak egiten zituen gaixoengan. Jesus, orduan, mendira igo eta han eseri zen ikasleekin. Hurbil zen Pazkoa, juduen jai nagusia. Jesusek, jende asko zetorkiola ikusirik, esan zion Feliperi: «Non erosiko dugu ogia hauei jaten emateko?» (Zirikatzeko esan zion hori, ongi baitzekien zer egin behar zuen). Felipek erantzun zion: «Berrehun denarioren ogia ez litzateke nahikoa izango, bakoitzak puska bat izateko». Ikasleetako batek, Simon Pedroren anaia Andresek, esan zion: «Bada hemen bost garagar-ogi eta bi arrain dituen mutiko bat; baina zer da…

Apirilak 11

Aldi hartan, Jesusek esan zion Nikodemori: «Goitik datorrena denen gainetik dago. Lurretik sortua lurrekoa da eta lurrekoaz mintzo da. Zerutik datorrena denen gainetik dago; ikusi eta entzun duena aitortzen du; baina haren aitormena ez du inork onartzen. Haren aitormena onartzen duenak Jainkoak egia dioela baieztatzen du. Izan ere, Jainkoak bidali zuenak Jainkoaren hitzak esaten ditu, neurririk gabe ematen baitio bere Espiritua. Aitak Semea maite du, eta haren esku jarri du dena. Semeagan sinesten duenak betiko bizia du; baina Semeagan sinesten ez duenak ez du bizia ikusiko, baizik eta Jainkoaren haserrea du gainean».

Apirilak 10

Aldi hartan, Jesusek esan zion Nikodemori: «Hain maite izan zuen Jainkoak mundua, bere Seme bakarra eman baitzion, harengan sinesten duen inor gal ez dadin, baizik eta betiko bizia izan dezan. Jainkoak ez baitzuen bere Semea mundura bidali, mundua kondenatzera, haren bitartez mundua salbatzera baizik. Harengan sinesten duena ez dago kondenatua; sinesten ez duena, berriz, kondenatua dago jadanik, Jainkoaren Seme bakarraren izenean sinetsi ez duelako. Hauxe da kondenazioaren arrazoia: argia mundura etorria dela, eta gizakiek ilunpea nahiago izan dutela argia baino, haien egiteak gaiztoak zirelako. Izan ere, gaizkia egiten duenak gorroto dio argiari, eta ez dator argira, haren…