Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Bakea uzten dizuet, neure bakea ematen; Nik ematen dizuedan bakea ez da munduarena bezalakoa. Ez kezkatu, ez beldur izan. Entzun duzue esan dizuedana: “Banoa, baina itzuliko naiz zuengana”. Benetan maite baninduzue, poztuko zinatekete Aitagana noalako, Aita Ni baino handiagoa baita. Orain esan dizuet, gertatu baino lehen, gerta dadinean sinets dezazuen. Ez dut jadanik luze hitz egingo zuekin, bai baitator mundu honetako buruzagia. Horrek ez du nire gain ahalmenik; baina munduak jakin behar du Nik maite dudala Aita eta Aitaren agindua bete egiten dudala».
Bilaketaren emaitzak
Apirilak 29
Aldi hartan, Jesusek esan zuen: «Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsuei eta burutsuei gorde eta jende xumeari agertu baitizkiozu. Bai, Aita, hala izan duzu gogoko. Nire Aitak dena eman dit, eta ez du inork Semea ezagutzen, Aitak baizik; ezta Aita ere, Semeak baizik, eta Semeak agertu nahi dionak baizik. Zatozte nigana nekatu eta zamatu guztiok, eta Nik arinduko zaituztet. Hartzazue nire uztarria eta ikasi nigandik, gozoa eta bihotz-apala bainaiz, eta aurkituko duzue zeuen arimentzako atsedena. Nire uztarria leuna baita, eta nire zama arina».
Apirilak 28
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ni naiz egiazko mahatsondoa, eta nire Aita da nekazaria. Nigan fruiturik ematen ez duen aihena moztu egiten du Aitak, eta fruitu ematen duena garbitu eta kimatu, fruitu gehiago eman dezan. Zuek garbi zaudete dagoeneko, Nik adierazi dizuedan hitzari esker. Zaudete nigan, Ni zuengan bezala. Aihenak berez, mahatsondoan ez badago, fruiturik eman ezin duen bezala, zuek ere ez, nigan ez bazaudete. Ni naiz mahatsondoa eta zuek aihenak. Norbait nigan badago, Ni harengan bezala, hark fruitu asko emango du; Ni gabe ezin baituzue ezer egin. Nigan ez dagoena kanpora botatzen dute, ebaki eta ihartzen den aihena bezala; gero, bildu, sura bota eta erre…
Apirilak 27
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ni benetan ezagutuko baninduzue, nire Aita ere ezagutuko zenukete. Are gehiago, ezagutzen duzue dagoeneko, eta ikusi ere ikusi duzue». Orduan, Felipek esan zion: «Jauna, erakuts iezaguzu Aita, eta nahikoa dugu». Jesusek erantzun: «Hainbeste denbora zuekin, eta ez al nauzu ezagutzen, Felipe? Ni ikusten nauenak Aita ere ikusten du. Nola diozu: “Erakuts iezaguzu Aita?”. Ez al duzu sinesten Ni Aitagan nagoela eta Aita nigan? Nik esaten dizuedana ez dizuet neure kabuz esaten. Nigan bizi den Aita da bere egintzak burutzen ari dena. Sinets iezadazue: Ni Aitagan nago eta Aita nigan. Besterik ez bada ere, sinetsi egintzengatik. Egi-egiaz diotsuet…
Apirilak 26
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Zuek zarete lurraren gatza. Baina gatza gezatzen bada, nola gazitu berriro? Ez du jadanik ezertako balio, kanpora bota eta jendeak zapaltzeko baizik. Zuek zarete munduaren argia. Ezin daiteke ezkuta mendi gainean dagoen herria. Kriseilua ere ez da pizten lakaripean ipintzeko, argimutilaren gainean ipintzeko baizik, etxeko guztiei argi egin diezaien. Era berean, zuen argiak denen aurrean egin behar du argi, zuen egintza onak ikusiz, zeruko zuen Aita gorets dezaten».
Apirilak 25
Aldi hartan, Jesus Hamaikei agertu eta esan zien: «Zoazte mundu guztira eta hots egin Berri Ona izaki guztiei. Sinetsi eta bataiatzen dena salbatuko da; sinesten ez duena, berriz, kondenatuko. Sinesten dutenek seinale hauek izango dituzte lagun: nire izenean deabruak botako dituzte, hizkuntza berrietan mintzatuko dira, sugeak eskuetan hartuko dituzte eta, edari hilgarriren bat edanda ere, ez die kalterik egingo; gaixoei eskuak ezarriko dizkiete, eta sendatu egingo dira». Horrela mintzatu ondoren, Jesus Jauna zerura jasoa izan zen eta Jainkoaren eskuinaldean eseri zen. Haiek, berriz, alde guztietara joan ziren Berri Ona hots egitera. Eta Jauna bera ari zen haiekin, egiten zituzten…
Apirilak 24
Aldi hartan, Jesusek oihu eginez esan zuen: «Nigan sinesten duenak, nigan ez ezik, Ni bidali nauenagan ere sinesten du. Eta Ni ikusten nauenak Ni bidali nauena ere ikusten du. Ni argi izateko etorri naiz mundura, nigan sinesten duen inor ilunpean geldi ez dadin. Nire hitzak entzun bai, baina betetzen ez dituena, ez dut Nik gaitzesten, ez bainaiz mundua gaitzestera etorri, mundua salbatzera baizik. Ni ukatu eta nire hitzak onartzen ez dituenak badu nork gaitzetsi; Nik adierazitako hitzak berak gaitzetsiko du azken egunean; Nik ez baitut neure kabuz hitz egin, baizik eta bidali nauen Aitak agindu dit zer esan eta zer irakatsi. Eta badakit haren aginduak betiko bizia ematen duela…
Apirilak 23
Aldi hartan, tenpluaren sagarapen-jaiak ospatzen ziren Jerusalemen. Negua zen. Jesus tenpluan zebilen, Salomonen aterpean. Inguratu zuten juduek eta esan zioten: «Noiz arte eduki behar gaituzu zalantzan? Zu bazara Mesias, esaguzu argi eta garbi». Jesusek erantzun zien: «Esan dizuet, eta ez duzue sinesten. Nik neure Aitaren izenean egiten ditudan egintzek ematen dute nire alde testigantza; zuek, ordea, ez duzue sinesten, nire ardietakoak ez zaretelako. Nire ardiek aditzen dute nire ahotsa; Nik ezagutzen ditut, haiek jarraitu egiten didate, eta Nik betiko bizia ematen diet; ez dira betiko galduko, ez dizkit inork ere eskutik kenduko. Haiek eman dizkidan nire Aita beste guztiak…
Apirilak 22
Aldi hartan, Jesusek esan zuen: «Egi-egiaz diotsuet: Artegian, atetik ez, baino beste nonbaitetik sartzen dena lapurra da eta harrapatzailea. Atetik sartzen dena, berriz, artzaina da. Honi ireki egiten dio atezainak, eta ardiek aditzen dute haren ahotsa; ardi bakoitzari bere izenaz deitzen dio, eta kanpora ateratzen ditu. Ardi guztiak atera ondoren, aurretik joaten zaie eta ardiek jarraitu egiten diote, ezagutzen baitute haren ahotsa. Arrotzari, ordea, ez diote jarraituko; aitzitik, ihes egingo diote, arrotzaren ahotsa ez baitute ezagutzen», Jesusek adibide hau eman zien, baina haiek ez zuten ulertu zer esan nahi zien. Orduan, honela azaldu zien Jesusek: «Egi-egiaz diotsuet: Ni…
Apirilak 21
Aldi hartan, Jesusek esan zuen: «Ni naiz artzain ona. Artzain onak bere bizia ematen du ardien alde. Ez, ordea, morroiak, artzain ez denak eta ardiak bereak ez dituenak; honek, otsoa datorrela ikustean, ardiak utzi eta ihes egiten du; eta otsoak ardiak harrapatu eta sakabanatu egiten ditu. Izan ere, morroiari lansaria zaio axola, eta ez ardiak. Ni naiz artzain ona. Ezagutzen ditut neure ardiak, eta neureek ezagutzen naute Ni, Aitak Ni ezagutzen nauen eta Nik Aita ezagutzen dudan bezalaxe. Nik neure bizia ematen dut ardien alde. Baditut artegi honetakoak ez diren beste ardi batzuk; hauek ere erakarri egin behar ditut; adituko dute nire ahotsa eta artalde bakarra izango dira…